Skip links

“Gure txanda da”, Atzegiren kanpaina berria

Atzegik bere kanpaina berria aurkeztu du: Gure txanda da. Aurten, adimen urritasuna duten pertsonek boluntariotzaren bitartez gizartean parte hartzeko duten nahia erakutsi nahi dute.

Atzo egindako prentsaurrekoan Maite Peña Gizarte Politiketarako Foru Diputatuak, Josean Idoeta Atzegiko presidenteak eta Patricia Ayo Atzegiko Familiei Laguntza emateko Zerbitzuaren arduradunak hartu zuten parte.

Horrez gain, Naroak, Naiarak, Danik eta Josebak beraien esperientzia kontatu zuten, eta boluntarioekin lan egiten duten beste erakunde batzuei kanpainarekin bat egiteko deia egin zieten. Gogorarazi dutenez, gai dira, eta beste pertsona batzuei laguntzen jarraitu nahi dute.

Informazio gehiagorako, sar zaitez atzegi.eus/guretxandada webgunean

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content