1980ko azaroaren 18an eratua eta Euskadiko Elkarteen Erregistro Orokorrean FDRPA/5 zenbakiarekin inskribatua, 2014an gizarte intereseko erakunde gisa aitortua izan da. Lege eta arau hauek ezarritakoaren arabera dago araupetuta: Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legea; elkartzeko eskubidea araupetzen duen maiatzaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa; bere Estatutuak, Legearen kontra ez badaude; bere gobernu organoek era baliozkoan hartutako akordioak, legearen edo estatutuen kontra ez badaude; eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituen arauzko xedapenak. Azken horiek ordezko izaera baino ez dute izango.
Home » Erakundeari buruzko informazioa
Ilusioa hurrengo hauteskundeen aurrean
Euskadin, adimen urritasuna duten pertsona asko ilusioz beteta daude maiatzaren 26ari begira. [gehiago…]
FEVASek irakurketa errazean azaltzen du zer den irisgarritasun kognitiboa
FEVASek “¿Qué es la accesibilidad cognitiva? Nuestro derecho a que todo sea más fácil” (FEVAS Irakurketa Erraza Bildumako 5. zk.) [gehiago…]
FEVAS eta EHLABE elkarteek desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen enplegu publikoan jarri dute fokua
Atzo, Desgaitasunen Nazioarteko Egunean, FEVAS eta EHLABE elkarteek ehun pertsona inguru elkartu zituzten [gehiago…]
Hezkuntza komunitateak irisgarritasun kognitiboaren aurreko interesa erakutsi du
Hezkuntzako 200 profesional eta senide baino gehiago elkartu ziren atzo Bilboko Euskalduna Jauregian, FEVASek antolatutako [gehiago…]