Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » Koronabirusaren aurreko ekimenak: Uliazpiren esperientzia

Koronabirusaren aurreko ekimenak: Uliazpiren esperientzia

b
Irakurketa erraza

Artikulu hau Uliazpik erabiltzaileen eta profesionalen osasuna zaintzeko

hartu dituen neurriei buruzkoa da.

 

Alarma egoera baino lehen

Gipuzkoako Foru Aldundiak

iritsi zitekeen egoeraren berri eman zion Uliazpiri.

Horregatik, neurri batzuk hartzen hasi zen.

Adibidez, jarduera batzuk mugatzea

lantalde bat sortzea

eta arreta-plan bat prestatzea.

 

Gero neurri gehiago hartu zituzten.

Higiene pertsonaleko oso jarraibide zorrotzak jarraitu zituzten,

etxebizitzen garbiketa

kanpoko espazioak desinfektatzea

eta bideo-deiak familiekin.

 

Uliazpik dio mundu guztiak parte hartu duela krisi horri aurre egiteko.

Denak elkartu dira

eta orain erakundea sendoagoa da.

Uliazpi Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakunde autonomoa da, 1989an sortu zen, eta bere helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi diren eta adimen urritasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten zerbitzuak eta sostenguak ematea da. Uliazpiko zerbitzuetan eta zentroetan  300 pertsona inguruk egiten dute lan. Hauek dira ematen diren zerbitzuak: etxebizitza, 219 plazarekin; adingabeentzako etxebizitza, 7 plazarekin; eguneko arreta, 297 plazarekin; familiek atseden hartzeko aldi baterako egonaldiak, 2019an 4.100 gaueko egonaldi emanez modalitate guztien artean; etxeko laguntza eta laguntza teknikoa. Zerbitzu horiek zentro hauetan ematen dira: Donostian eta Ategorrietan (Donostia), Fraisoron (Zizurkil), Zubietan (Hondarribia), Zubillaga Doktorean (Bergara) eta Egogain zentroko (Eibar) solairu batean.

Gure esperientzia Koronabirusarekin

Alarma egoerari buruzko Dekretuaren aurreko egunetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Sailak gertatuko zena aurreratu zigun, eta aurreikuspen horrekin lehen neurriak hartu genituen, jardueraren parte bat mugatzea, krisiari aurre egiteko koordinazio mahaia sortzea, zazpi zentroetarako kontingentzia plana diseinatzea eta babeserako materialak ematea, adibidez.  Honela, Zubieta Zentroko sei erabiltzailengan sintomatologia antzeman genuenean, ekintzarako protokoloa jarri genuen martxan, bai Osakidetzako probak, baita laneko prebentzio neurriak ere. Lehen kutsaduren susmoa agertu zenean, aurretik egin genuen lana funtsezkoa izan zen azkar erantzuteko eta birusaren hedapena saihesteko. Garai konplexu eta estres handiko honetan lagundu diguten beste erakunde batzuen artean, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI/OSI) eta Gizarte Politika Sailaren babesa izan dugu uneoro.

Koronabirusari eusteko lanean, sei etxetxo independentez osatutako zentroaren arkitektura bera elementu garrantzitsua izan zen. Etxetxo bakoitzak 12 pertsona artatzen ditu. Banaketa horri esker, kutsatutako pertsonentzat isolamendu-modulua mugatu ahal izan genuen; hasieran, etxetxo bereko bost izan ziren, eta, ondoren, beste bost. Fokua etxebizitzetako batean oso mugaturik zegoen, eta horrek konfinamendua eta kutsadura saihesteko ibilbide espezifikoak ezartzeko modua erraztu zuen.

Bestalde, lehen bizilekua zenez, une horretan indarrean zegoen araudiak, 40 pertsona baino gehiago berrogeialdian etxera joan beharra ekarri zuen, eta horrek giza baliabide nahikoak izateko zailtasuna ekarri zuen. Era berean, langileentzako norbera babesteko ekipamenduak edukitzea benetako erronka izan zen.

Larrialdiko lehen neurriei beste asko gehitu zitzaizkien: higiene pertsonalerako eta etxebizitzen garbiketarako jarraibide zorrotzak; enpresa espezializatuek eta suhiltzaileek astean behin kanpoko espazioak desinfektatzea; osasun-arretarako orduak gehitzea; lantaldeak sendotzea; proben emaitzak ezagutu arte langileen zati bat ordeztea; laneko ordutegiak egokitzea norberaren babeserako ekipoekin lan egitea eramangarriagoa izateko; hondakinen bilketa bereizia egitea… Eta zurrunbilo horren erdian, familiekin komunikazioa ere zaintzen genuen. Informazioa lehen eskutik eman behar zitzaien, lasaitasuna transmititzeko eta seme-alabak ondo zeudela esateko. Beste alde batetik, bideo-deiak aktibatu genituen. Lehen ezohiko kasuetan planteatzen genuen aukera zen, baina orain geratzeko etorri dira.

Uliazpiko profesionalek ere urritasuna duten pertsonekin egiten dugun komunikazio errefortzua da. Hitz gutxirekin eta pazientzia handiarekin, birus bat zegoela, zaindu egin behar zirela eta ezin zirela kalera irten azaldu genien. Egunero norberaren babeserako ekipoekin edo maskarekin ikusteak ere bizi genuen errealitate berezia ulertzen lagundu zien. Gertatzen zena barneratu zuten egoiliarrek mezuak bidaltzen zizkieten beren kideei, babestu behar zirela azpimarratuz.

Hiru aste COVID-19rik gabe

Faserik gogorrena gaindituta eta koronabirusik gabe, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ari gara etorkizuneko testuinguruak aurreikusteko eta beste agerraldi baten aurrean erantzuna hobetzeko. Era berean, talka eta arintze planetan jarduketa berriak diseinatzen ari gara, egoera posible guztiak islatzeko eta behar guztiei erantzuteko.

Kutsadurarik ez badago ere, arintze fasea zuhurtasunez planteatzen ari gara. Egingo dugu, baina kontu handiz, ziurrenik modulazioan egongo da fase hori modu antolatuan gauzatzeko gakoa, eta agian hobe izango da egun batzuk itxarotea pandemiak nola eboluzionatzen duen ikusteko.

Esperientzia honetatik, ikaskuntza handia jasotzeaz gain, une zailetan pertsona guztiok onena, mugarik gabe, ematen dugularen sentsazio positiboarekin geratzen gara. Errealitate mediatikoa suntsitzailea izan den arren, eremu infektatuan lan egitearen presioarekin eta ekipoak babesteko eraginkorrak ote ziren ziur jakin gabe, langileek dena eman dute, aurrera egiteko talde sendoa egin dugu, eta horrek indartu egin gaitu erakunde gisa. Beste zerbitzu batzuetatik jasotzen genituen laguntza-mezuek eta gizartearen elkartasunak ere animatzen gintuzten. Hemen ez dagoela inor soberan, denok ezinbestekoak garela ikusi dugu.

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies