Skip links

Jardunaldia: Inklusioa ereiten

Datorren abenduaren 3an Donostiako Kursaalean egingo den “Inklusioa ereiten” jardunaldira gonbidatzen zaitugu. Urritasunaren Nazioarteko Egunaren baitan, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei ahotsa emango diegu eta gure elkarte mugimenduak gizarte inklusiboagoaren eraikuntzan bete duen toki erabakigarria aintzatetsiko dugu. Zu gurekin egotea nahiko genuke

EGITARAUA

10:00etan. Inaugurazioa

-Hugo Baroja, FEVASeko presidentea

-Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika Sailburuordea

-Maite Peña, Gipuzkoako Foru Diputazioko Gizarte Politika diputatua

10:15ean. Elkarte mugimenduaren balioa inklusio sortzaile gisa

Moderatzailea Yolanda Fillat, gizarte arloko kontsultorea

-Mitxel Lakuntza, Atzegi

-Esther Larrañaga, Aspace Gipuzkoa

-Jose Ángel Mendiluce, Donostiako Goyeneche Fundazioa

-Amaia Lopetegi, Gautena

-Txaro Rodrigo, Gipuzkaoako Aldundia

 11:15ean. Inklusioa ereiten: gure jardunbide onak partekatzen ditugu

-Nik ere posible egiten dut aldaketa, Gaude

-Saskigintza ikastaroak eskolan: sentsibilizatu eta gure balioa erakusten dugu, Aspace Gipuzkoa

-Auto-kudeatzaile taldeen 20 urte, Apdema

-Aniztasuna eta gaurkotasuna Onda Vascan, Donostiako Goyeneche Fundazioa

-Enplegu publikoa adimen urritasuna duten pertsonentzat, Gipuzkoako Foru Diputazioa

-Korrikan hartzen dugu parte, Aspace Bizkaia

-Antzerkia atsegin dugu, Gautena

-Pertsona irisgarriak, Gorabide

-Gure txanda da kanpaina, Atzegi

13:00 h. Amaiera

Doako izen ematea HEMEN

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content