Skip links

Hezkuntza komunitateak irisgarritasun kognitiboaren aurreko interesa erakutsi du

Hezkuntzako 200 profesional eta senide baino gehiago elkartu ziren atzo Bilboko Euskalduna Jauregian, FEVASek antolatutako “Eta errazago irakasten badizugu? Eskolan, egin bat irrisgarritasun kognitiboaren erronkarekin” jardunaldian. Jakin-min izugarria sortu zuen ekitaldiaren helburua, materialak, estrategiak, metodologia, programak eta ebaluazio sistemak egokitu beharraren gainean irakasleak sentsibilizatzea zen –irisgarritasun kognitiboaren esparrutik proposatzen diren aholkuak aplikatuz– adimen urritasuna duten ikasleen ikasketa errazteko, aukera berdintasuna sustatzeko eta ume guztiek hezkuntzarako duten eskubidea egiazko bilakatzeko xedez.

Inaugurazioa Jose Luis Pastor FEVAS Plena inclusión Euskadiko Zuzendaritza Taldeko kidearen eskutik etorri zen, eta erakundeak eskubide horren defentsan egiten duen apustua azpimarratu zuen; Lucía Torrealday Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntza Zuzendariak adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bat egiten du erronka horrekin.

Mercedes Belinchón adituak, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle eta “Accesibilidad cognitiva en los centros educativos” (2014) argitalpenaren egileetako batek “Irisgarritasun kognitiboa eskola barruan eta kanpoan: Arto krispetak baino ez?” izeneko esparru hitzaldia eskaini zuen. Horren ondoren, Eguzkiñe Etxabek (APNABI-Autismo Bizkaia eta FEVAS) dinamizatutako jardunbide egokiei buruzko mahaia egin zen. Eguzkiñe Etxabek berak, FEVASen “Egin bat irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin” gidaliburua aurkeztu zuen. Konpartitu ziren esperientziak hauek izan ziren: HLHI Orozko-Harana, Eguzkibegi Ikastola, Lourdesko Ama ikastetxea eta Hezkuntza Bereziko Aldamiz Ikastetxea. Azken biek, ez egokitzearen ondorioei buruzko zuzeneko lekukotza baliotsua eman zuten. Hitz horiek eztabaida piztu eta gogoeta sortu zuten.

Amaieran, Valeria García-Landarte FEVASeko zuzendariak, gai horren garrantzia azpimarratu zuen, eta eragile guztien konplizitaterako deia egin zuen, irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin bat egitera gonbidatuz.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content