Skip links

Euskal Federazioak 20 jardunbide konpartitu ditu Plena inclusionen ideien baratzean eta intranetean

20 jardunbide landatu dituzte baratze berezi horretan FEVAS Plena inclusion Euskadiko kide diren 13 erakundeetatik 10ek. “Osasun+”, “Komunikazio eraginkorra” eta “Konpartitutako kalitatea” izenekoak federazioak berak aurkeztu ditu, baloratzeko.Logo de la Federación vasca de personas con discapacidad intelectual

Ideiak jarduketa eremu askotan gauzatzen dira, adimen urritasuna duten pertsonen ahalduntzean, erkidegoan gizarteratzean, etikan, adimen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien bizitza kalitatean, kirolean, elkartearen bizitzan partaidetza izatean edo zerbitzuen eraldaketan, besteak beste.

Esperientzien aniztasun horrek ikusgaitasuna ematen dio erakundeek zerbitzuak eta laguntzak emateko orduan kalitatearen alde egin duten apustu estrategikoari. Horrela, FEVAS Plena inclusion Euskadiko kide diren erakunde guztiak FEAPS Kalitate Eredua ezartzeko prozesuari ekin diote, helburu hori lortzeko 111 profesional, Zuzendaritza taldeko 28 kide, 14 senide, adimen urritasuna duten 26 pertsona, eta 8 boluntario mobilizatuz. Alor horretan aurrera eramandako lanaren bultzatzaile gisa, Mirko Gerolin (Gorabide) Federazioko kalitate arduraduna buru izan duen eta elkarte guztietako kalitate arduradunek osatu duten Federazioak sortutako Kalitate taldearen esfortzua azpimarratu behar da. Talde hori erakundeetan kalitaterako bidea zabaltzen duen aldaketaren benetako motor gisa egituratzen ari da.

Euskal Federazioak era positiboan baloratzen ditu erakundeen partaidetza maila altua eta jardunbideen kalitatea, eta horietakoren bat urriaren 13an eta 14an Kordoban egingo den Jardunbide Onen Topaketan aurkeztu ahal izango dela uste du.

Informazio gehiago http://www.plenainclusion.org/

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content