Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » inicio » Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten Bizkaiko pertsonek alderdi politikoei aurkeztu dizkiete euren aldarrikapenak

Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten Bizkaiko pertsonek alderdi politikoei aurkeztu dizkiete euren aldarrikapenak

b
Irakurketa erraza
Atzo “Nire botoak balio du” topaketa

egin genuen Bilboko Itsasmuseoan.

Topaketa horretan, adimen- edo garapen-urritasuna duten pertsonek

euren aldarrikapenak aurkeztu zituzten alderdi politikoen aurrean.

 

Topaketa horren bidez, FEVAS gure elkarte-mugimenduak

ikusgaitasuna eman gura die desgaitasuna duten pertsonei,

haien auto-ordezkaritzan eta eskubideetan

aurrera eginez.

Adibidez, parte-hartze politikoan,

enpleguan edo irisgarritasun kognitiboan

Maiatzaren 28ko hauteskundeen testuinguruan, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonek Sergio Murilloren (EAJ-PNV), Iker Casanovaren (EH-Bildu), Juan Oterminen (PSE-EE), Eneritz de Madariagaren (Elkarrekin Podemos) eta Raquel Gonzalezen (PP) aurrean hitz egin dute euren aldarrikapenak aurkezteko. Gainera, alderdi politiko horietako bakoitzari desgaitasunaren arloan gauzatu asmo dituzten proposamen eta neurriei buruz galdetu diete.

Topaketa, Valeria García-Landarte FEVAS Plena inclusión Euskadi Zuzendari-gerentearen ongietorriarekin hasi da, eta Gaudeko Carlos Alonsok, Apnabi-Autismo Bizkaiako Ane Lorentek, Gorabideko Amaia Belmontek, Futubideko José Miguel Cassik, eta Aspace Bizkaiako Amaia Sesmak irakurri duten “Zer eskatzen diegu adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak ditugun pertsonak alderdi politikoei?” Manifestuaren irakurketarekin jarraitu du. Ondoren, alderdiek euren proposamen nagusiak azaldu dituzte eta bertaratutakoek galderak egiteko txanda ireki da.

“Nire botoak balio du-Mi voto cuenta” izeneko topaketarekin, FEVAS Plena inclusión Euskadi elkarte-mugimenduak, desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna emateaz gain, haien auto-ordezkaritzan eta oinarrizko eskubideetan aurrera egin nahi du, parte-hartze politikoan, etxebizitzan, enpleguan edo irisgarritasun kognitiboan, besteak beste.

Topaketa horrez gain, FEVAS Plena inclusion Euskadik antzeko beste topaketa bat egingo du Gasteizen maiatzaren 16an.

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies