Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » inicio » Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek kontuan hartuak izatea gura dute beti

Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek kontuan hartuak izatea gura dute beti

b
Irakurketa erraza

Maiatzaren 17an Topaketa bat egon zen

adimen urritasuna duten pertsonen eta alderdi politikoetako ordezkarien artean.

Bizkaiko 5 alderdi garrantzitsuenek hartu zuten parte:

EAJ- PNV, EH-Bildu, PSE-EE, PODEMOS eta PP.

 

Topaketa horretan, urritasuna duten pertsonek

bizitza politikoan parte hartu gura dutela esan zuten,

eta euren errebindikazioak aurkeztu zituzten, irisgarritasunean,

enpleguan, osasunean, etxebizitzan, hezkuntzan, garraioan, justizian, aisian eta kulturan.

 

Gainera, politikariek euren hauteskunde programak azaldu zituzten

eta botoa eskatu zuten.

 

FEVASen iritziz Topaketa oso garrantzitsua izan da,

urritasuna duten pertsonek zer pentsatzen duten

esan ahal izan dietelako politikariei.

Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek kontuan hartuak izatea gura dute, bizitza politikoan eta esparru guztietan,

 eta horrela adierazi zuten joan denmaiatzaren 17an, Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariekin izan zuten Topaketan: Ibone Bengoetxea (EAJ-PNV), Arantza Urkaregi (EH-BILDU) Juan Otermin (PSE-EE), Eneritz de Madariaga (PODEMOS-AHAL DUGU) eta Amaya Fernández (PP). FEVASek, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Futubide, Gaude eta Gorabide elkarteekin lankidetzan antolatu zuen topaketak, adimen urritasuna duten 340 pertsona baino gehiago elkartu zituen, Plena inclusión elkarte mugimenduak bultzatutako “Nire botoak balio du” proiektuaren barruan.

Miguel Lópezek, Álvaro Fernándezek, Lola Pascualek, Estíbaliz Iriartek eta Garbiñe Eguiak, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen bozeramale gisa, “partaidetza errazteko” eskatu zieten alderdiei, “denok izan dezagun etorkizuna erabakitzeko eskubidea”. Gainera, irisgarritasun kognitibo eta irakurketa erraz arloko errebindikazioak aurkeztu zituzten, zenbait arlotan, enpleguan, osasunean, etxebizitzan, hezkuntzan, garraioan, justizian, aisian eta kulturan.

Alderdiek, euren aldetik, euren hauteskunde programak azaldu zizkieten adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei, eta bertaratuen botoa eskatu zuten mezu nagusiak laburbiltzeko izan zuten “Urrezko minutuan”. Amaya Fernándezek adierazi zuenez, bere proiektuak erdian jarriko ditu urritasuna duten pertsonak, orain arte egin duen bezala; Eneritz de Madariagak azpimarratu zuenez, eskubide berdintasuna defendatuko dute, eta kolektiboak esfera politikoan izan behar duen partaidetza bultzatzeko konpromisoa erakutsi zuen; Juan Oterminek adierazi zuenez, bere taldearen helburua eskubidea botoa ematera ez mugatzea da, eta urritasuna duten pertsonek erabateko hiritartasuna izan dezaten egingo dute lan; Arantza Urkaregik azpimarratu zuenez, bere apustua denon artean Bizkaia inklusiboa eraikitzea da, eta bertan pertsona guztiek hartuko dute parte eta bizitza duina izango dute; eta Ibone Bengoetxeak, elkarteekin izandako lankidetzari esker lortutakoa jarri zuen balioan, eta bertan zeudenen konfiantza eskatu zuen, lanean jarraitzeko.

Hugo Baroja FEVASeko presidentearen hitzetan, ekimen hori, “anekdota bat baino gehiago izan beharko litzatekeen une garrantzitsua da”. Bere iritziz alderdiek eta gizarteak gehiago entzun beharko lituzkete urritasuna duten pertsonak, eta kontuan izan, “ideiak oso argi dituztelako eta badakitelako zer gura duten”. 

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies