Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » inicio » “Etika Gogoeta Taldeak oso lagungarriak dira egoera konplexuak konpontzeko”

“Etika Gogoeta Taldeak oso lagungarriak dira egoera konplexuak konpontzeko”

B
Irakurketa erraza

Marije Goikoetxea Etikan aditua da

eta FEVASekin elkarlanean aritu da

elkarteetan Etika sustatzeko proiektu batean.

 

Proiektu horren barruan, dokumentu bat egin da,

“Etikako Gogoeta Taldeak. FEVAS Plena inclusión Euskadiren eredua” izenarekin.

Dokumentu horrek Etikako Gogoeta Taldeak zer diren azaltzen du,

zer eginkizun dituzten eta nork osatzen dituen.

Horiek sortzeko Elkarteek eman behar dituzten pausoak ere azaltzen ditu.

 

Marijek esan du etikak kalitatea ematen diela elkarteei,

eta balio batzuk, adibidez, justizia, inklusioa, bizitza ona eta zoriontasuna,

hobeto ikusten laguntzen duela.

 

Gainera, Marijek esan du Etikako Gogoeta Taldeek

konfiantza ematen dietela urritasuna duten pertsonei,

espazio bat izango dutelako beraientzat arazo diren gaiak lantzeko.

Espazio honetan entzun egingo zaie,

eta erabakiak hartzen parte hartuko dute

Marije Goikoetxea, Giza Eskubideetan doktorea. Etika irakaslea eta aholkularia. Plena inclusióneko Etika Batzordeko kidea.

Aditu honek laguntza teknikoa eman dio FEVAS Plena inclusión Euskadiri proiektu batean. Proiektu horretan 8 erakundek hartu dute parte, eta bere helburua, antolamendu-kalitatearen esparruan etikaren garapenerako motorra izan daitekeen tresna sortzea izan da. Lan horren emaitza “Etika Gogoeta Taldeak adimen edo garapen urritasunaren erakundeetan FEVAS Plena inclusión Euskadiren eredua” dokumentua da. Bertan, talde horiek definitzen eta beraien eginkizunak, osaera eta erakundean hedatzeko eman beharreko pausoak zehazten dira.

Elkarrizketa horretan, Goikoetxeak adimen edo garapen urritasunaren arloko erakundeetan etikak betetzen duen zeregin garrantzitsuaz hitz egiten du, eta baita Talde horiek, egunero aurrean dituzten egoera konplexuak konpontzeko funtsezko euskarri gisa duten balioaz ere.

Zer ekarpen egiten die etikaren garapenak FEVASeko kide diren erakundeei?

Kalitatea, batez ere. Alde batetik, pertsonen bizitzari, poztasuna eta esanahi handiagoko bizitza ematen baitie, eta, bestetik, erakundeari berari, pertsona bakoitzaren duintasuna eta eskubideak babesteko eta sustatzeko eginkizunean, etika ezinbesteko tresna delako.

Zer neurritan da etikaren aldeko apustua kultura- eta antolaketa-aldaketaren motor?

Etikak erantzukizuna eskatzen du. Aldaketarako motorra da elkarteetan; izan ere, horretan abiatuta, pertsona guztiak (zuzeneko arretako profesionalak, kudeatzaileak, familiak, urritasuna duten pertsonak, etab.) erabakien edo ekintzen erantzule diren kultura baterantz aurrera egin daiteke. Behin ikuspegi hori txertatuta, jadanik ez da era automatikoan edo zereginek edo arauek eraginda jarduten. Gainera, etika aplikatzea ona da erakundea osatzen duten pertsona guztientzat, zeregin hori beren gain hartzen dutenean beren buruarekin gusturago sentitzen baitira.

Zer inplikazio du etikarekiko konpromisoak erakundeetan?

Zenbait balio, justizia, inklusioa, zoriontasuna edo bizitza ona, besteak beste, argiago erakusten laguntzen du. Egia da dagoeneko badirela, baina etikaren bidez gehiago ikusarazten eta islatzen dira erakundearen jardueretan, ikastetxeetako giroan eta baita zaintzeko moduan ere. Etikaz arduratzen den pertsona bat dagoenean, agian oharkabean pasatzen ziren alderdiei erreparatu diezaieke; esate baterako, gela bateko marrazki bat txikiegia dela edo jarduera bat desegokia dela, gaitasun bat ez duelako garatzen edo inklusioa ez duelako babesten. Egia esan, gai horiek lehen ere bagenituen egitekoen artean, baina pertsona batzuk etikaren arduradun egiten direnean, gehiago hartzen dira kontuan eguneroko jardunean.

Batzuetan, dimentsio etikoa kontrol-elementu gisa hartu da, eta ez balio-ekarpen gisa. Zer deritzozu horri?

Horrela ikusten zen, oso ikuspegi normatibotik interpretatzen zelako, eta horrek baieztatu egiten zigun profesional edo guraso onak edo txarrak ote ginen. Hala ere, gaur egun, guztiz kontrakoa den horretara, erabakiak hartzeko orduan parte hartzea erraztera, garamatzan eredu pluralago eta deliberatiboago batetik ulertzen dugu. Ikuspegi horrekin, urritasunen bat duten pertsonek, familiek, profesionalek, erakundeak eta gizarteak beren ikuspegia ematen dute eta kontuan hartuak dira.

FEVASekin lan egin duzu Etikako Gogoeta Taldeen (EGT) Eredua egiten. Zeintzuk dira eredu horren gakoak?

Lehenengoa, deliberazioa aplikatzen duela da. Gainera, Gogoeta Taldeez ari gara, aldez aurretik ez delako esaten zer dagoen ondo edo gaizki. Oro har, erakundeok ez dugu dilemarik izaten zuria edo beltza den zerbaiten aurrean, pertsona batek eskubide bat egikaritzeko edo bizitza zoriontsuagoa izateko dituen arazoen aurrean egoten gara; adibidez, bere osasunaren kontrakoa den, edo justiziaz neurriz kanpokoa dirudien zerbait eskatzen du. Horrelako egoeren aurrean, GETek soluziorik onena aurkitzeko asmoz deliberatzen dute, eta horretarako ahotsa ematen diete agian lehen kontuan hartzen ez ziren ikuspuntuei.

 Zer ekarpen egiten diete Talde horiek adimen- edo garapen-urritasuna duten pertsonen bizitza-proiektuei?

Batez ere, konfiantza, beraientzat arazo diren gaiak modu serioan hartuko diren espazio bat izango baitute. Bertan, eragiten dieten erabakiak hartzen dira, beren iritziak, bizitza-proiektua, lehentasunak eta izateko modua kontuan hartuta. Beraz, EGTen balio bat, pertsonei konfiantza ematea da, pertsona horiek badakitelako beraien iritziak edo esan beharrekoa kontuan hartuko direla.

Bestalde, aniztasunari hobeto erantzun ahal izango zaio. Badakigu adimen- edo garapen-urritasuna duten pertsonak desberdinak direla, beren kode moralak desberdinak direla, gauza desberdinak ontzat edo txartzat har ditzaketela eta ez dutela modu berean ulertzen zer nahi duten eta zer egin behar duten. Beraz, Talde horiek aurrerapauso bat dira heterogeneotasun horren aitorpenean.

Beste alderdi garrantzitsu bat, erakundeak gero eta konplexuagoak direla da, neurri batean Pertsonarengan Zentratutako Plangintza aplikatzen delako. Estrategia horrek aniztasuna aitortzen du eta ‘guztiontzako kafea’ delakoa gainditzen du. Testuinguru horretan, desberdintasunak eta gatazkak areagotzen dira, eta etikak erabakiak hartzeko metodologia bat eskaintzen du; EGTek egoera konplexuago horiek konpontzen laguntzen dute.

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies