Skip links

Gure errezeta osasun-profesionalentzako

Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna dela eta, eta adimen edo garapendesgaitasuna duten pertsonen osasun eskubideak azpimarratzeko helburuarekin, “Gure errezeta osasun-profesionalentzako” dokumentuan kontsultan adimen  edo garapendesgaitasuna duten pertsonen beharrizanak jaso ditugu. Testuinguru honetan aintzat hartu beharreko kontu batzuk laburtzen dituen dekalogoa da, besteak beste hauek: hizkuntza erraza, hurbileko tratua eta ingurua egokitzea.

“Errezeta” berezi honekin gizartea eta osasun‑eragileak sentsibilizatzeko ekintzak hasiko ditugu Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan berariaz agertzen den eskubide bati buruz (25. artikulua). Haien lankidetza eta konpromisoarekin adimen‑ edo garapen‑desgaitasuna duten pertsonen osasun‑sarbidea hobetu nahi dugu, eta esparru guztietan haien inklusioan aurrera egin.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content