Skip links

Gure In aldizkariak familiaren eta eskolaren arteko lankidetza landuko du monografia batean

Gure In aldizkariko 18. zenbakiak sakon jorratzen du pandemiak jomugan jarri duen gai bat: familiaren eta eskolaren arteko lankidetzak hezkuntzan duen garrantzi berezia. Gaur egungo testuingurutik haratago, adituek, familiek eta profesionalek uste dute beharrezkoa dela heztea zer den eta zertarako hezten den aztertzeko esparru mental bera partekatzea. Uste dutenez, familiek eta profesionalek hartu behar dute parte hezkuntza-proiektua eraikitzen eta ikastetxeen funtzionamenduan jarraitu beharreko irizpideak eta arauak zehazten.

Argitalpen honetan gurekin ditugu, besteak beste, Angels Ponce, familietan eta hezkuntzan aditua; Araceli Bechara, Argentinako pedagogo ezaguna; Maria Villaescusa, Familian Zentratutako Ikuspegian espezialista eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Sue Swenson, Inclusion Internationaleko presidentea; eta Eguzkiñe Etxabe, APNABI- Autismo Bizkaiako eta FEVASeko Hezkuntza arduraduna. Gainera, familiek hezkuntza-sistemari egiten dizkioten eskaerak ezagutzeko, eta harreman positiboa sustatzeko zenbait gako eskainiko ditugu.

Lankidetza horretan kontuan hartu beharreko elementuen artean, entzuteko, ulertzeko eta errespetatzeko jarrera sustatzea, konfiantzazko giroa sortzea eta iritziak eta aurreiritziak saihestea nabarmendu behar dira. Benetako hezkuntza-komunitatea sortzeak familiak ikastetxeko kide eta erabakien arduradun direla sentitzea esan nahi du.

IN ALDIZKARIAREN 18.ZENBAKIA

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content