Skip links

FEVASek irisgarritasun kognitiborako eskubidea aldarrikatzen du

Atzo, azaroak 30, Bilboko Euskalduna Jauregian egindako jardunaldian,90 pertsona bildu zituen FEVASek irisgarritasun kolektiboaaldarrikatzeko eta hari buruz gogoeta egiteko, Desgaitasuna duten PertsonenEskubideei buruz NBEren Konbentzioan aitortutako eskubidea dela kontuan izanda.

FEVASko presidenteorde Josean Idoetak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintza Saileko Pertsonen Autonomia Sustatzeko zuzendari nagusi Sergio Murillok egindako irekiera ofizialaren ondoren, irisgarritasun kognitiboaren aldeko FEVAS Manifestua aurkeztu zen. Erlantz Burgos (Aspace Bizkaia), Laura Lajas (Apdema), Maite Fernández (Gaude) eta César Castañeda (Gorabide) izan ziren dokumentu hori irakurri zutenak, eta esparru horretan desgaitasun intelektuala edo garapenaren desgaitasuna duten pertsonen aldarrikapenak biltzen ditu dokumentuak.

Ondoren, bi ponentzia eskaini ziren; bata, “Irisgarritasun kognitiboa ingurunean”, CEAPAT-IMSERSOko Arkitektura/Irisgarritasun Arloko arduradun Cristina Larrazen eskutik, eta, bestea, “Ondo orientatzen al dugu irisgarritasun kognitiboa?”, Plena Inclusión Madrid elkarteko Irisgarritasun Kognitiboko Arloko arduradun Óscar Garcíaren eskutik.

Jardunaldiaren itxieran FEVASko zuzendari Valeria García-Landartek eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak esku hartu zuten.

Era berean, eta jardunaldi horren osagarri gisa, aldizkari bat argitaratu du FEVASek, erraz irakurtzeko moduan idatzitakoa oso-osorik, eta bertan, Irisgarritasunaren aldeko Manifestuaz gain, adituei eta desgaitasun intelektuala duten pertsonei egindako elkarrizketak aurki daitezke, zenbait erakunderekin garatutako esperientziekin batera, beste hainbat edukiren artean.

FEVASentzat, irisgarritasun kognitiboaz hitz egitea desgaitasun intelektuala edo garapenaren desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunaren edo ahalduntzearen aldeko apustua egitea da, eta, hori horrela, arlo horretan eragingo duten politika eta estrategiak diseinatzeko eskatzen die agente guztiei.

 

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content