Adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » destacada » Argitalpen berria: “Familian zentratutako Ikuspegia. Kontzeptualizazioa eta eredu operatiboaren proposamena”

Argitalpen berria: “Familian zentratutako Ikuspegia. Kontzeptualizazioa eta eredu operatiboaren proposamena”

Irakurketa erraza
FEVAS eta Deustuko Unibertsitatea elkarlanean aritu dira

Familian Oinarritutako Ikuspegiari buruzko ikerketa batean.

Ikuspegi horrek onartzen du familia oso garrantzitsua dela

desgaitasuna duten seme-alaben bizitzan,

eta elkarteek kontuan hartu behar dutela beti.

 

Ikerketa horren emaitza liburu batean jasotzen da,

eta hau jorratzen du:

-Zer da Familian Oinarritutako Ikuspegia?

-Familien eta profesionalen iritzia.

-Familien, desgaitasuna duten pertsonen eta profesionalen ustez,

familien zeregina eta lankidetza

indartzen duten jardunbideak.

-Familian oinarrituta

erakundeek gauza ditzaketen jardunbide motak

 

Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du.

 

Ikerketa honen ondorioetako bat

ikuspegi horretan aurrera egiten jarraitu behar dela da

Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuaren Cuadernos Deusto de Derechos Humano (104. zk.) bilduman argitaratutako liburu honek FEVAS Plena Inclusión Euskadiren (Apdema, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Gaude, Gautena eta Uliazpi) eta Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko «Esku-hartzea: Bizi Kalitatea eta Gizarteratzea» ikerketa-taldearen artean gauzatutako elkarlaneko ikerketa-proiektuaren emaitzak aurkezten ditu. María Villaescusak eta Natxo Martínezek (Deustuko Unibertsitatea) sinatutako proiektuaren helburua, familien eta profesionalen ikuspegitik, familien ongizatean, ahalduntzean eta lankidetzan gehien laguntzen duten jardunbideak identifikatzea eta erakundeetatik adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko garapena bultzatzea ahalbidetuko duen eredu teoriko-praktikoa eskaintzea izan da.

Ikuspegi horren oinarri teorikoak jasotzen dituen sarrerarekin hasten den azterlanak, familien eta profesionalen pertzepzioa jasotzen du. Gainera, familiaren, desgaitasunen bat duten pertsonen eta profesionalen iritziz, familien zeregina indartzen laguntzen duten hainbat ekintza identifikatzen ditu. Ekarpen guztietatik abiatuta, familia ardatz duten jardunbideen tipologia proposatzen du, ereduaren garapenean erakundeak orientatu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak finantzatua eta Deustuko Unibertsitateko Ikerketako Etika Batzordearen txosten batek bermatua, azterlanak agerian uzten du beharrezkoa dela familiaren indarguneetan eta eskumenetan oinarritutako ikuspegi horretan sakontzen jarraitzea, bai eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen bizitzan duen zeregin garrantzitsua aintzatestea ere.

Deskargatu argitalpena

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies