Skip links

ONCE Euskadik 2018ko Sari Solidarioak deitu ditu

Sariak, ONCE Gizarte Taldearen eta Hirugarren Sektorearen funtsezko balioekin bat datorren lan solidarioa aurrera eramateko konpromiso handiena erakutsi duten pertsonei, enpresei, GKEi, erakundeei eta Administrazio Publikoko instituzioei eta komunikazio programei edo lanei emango zaizkie.

Kandidaturak publikoak eta irekiak dira, eta apirilaren 13a baino lehen bidali ahal izango dira ONCE Euskadiren Lurralde Kontseilura, komenigarria izan daitekeen dokumentazioa gehituz, epaimahaiak balora dezan.

Guztira, bost sari kategoria banatuko dira: Instituzio, erakunde edo GKEari; komunikazio programa, artikulu edo egitasmoari; elkartasunaren aldeko ibilbide eta dedikazio luzea dela eta nabarmendu den Autonomia Erkidegoko pertsonari; enpresari; eta urritasun, birgaitze, gizarteratze edo irisgarritasun unibertsal alorretan programak eta egitasmoak aurrera eramateagatik nabarmendu den Administrazio Publikoko estamentuari.

Informazio guztia

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content