Adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Lan eremuak

Lan eremuak

Eragin soziala eta politikoa

LegislaciónFEVAS Plena inclusión Euskadik ahalegina egiten du legedian eta politiketan eragina izateko, adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien interesak jaso ditzaten. Administrazioarekin, Hirugarren Sektoreko erakundeekin eta inguruneko beste eragile garrantzitsu batzuekin aurrera eramandako lankidetzaren bitartez aurrerapen esanguratsuak lortu dira talde horren eskubideen alorrean.

Komunikazioa eta gizarte sentsibilizazioa

ComunicaciónElkarte higikundearen erronka nagusietakoa gizartea sentsibilizatzea da. Helburu horrekin, taldearen ikusgaitasuna hobetzera daramaten jardunaldiak antolatzen dira, zenbait argitalpen argitaratzen da eta jarduerak sustatzen dira.

Prestakuntza

EducaciónErakunde ororen aktibo nagusia pertsonak direla jakinda, urtero interes taldeei zuzendutako prestakuntza saioak antolatzen dira: profesionalei, boluntarioei, zuzendaritza taldeetako kideei eta adimen urritasuna duten pertsonei.

Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen enpoderamendua

FEVAS Plena inclusión Euskadik ahaleginak egiten ditu adimen edo garapen desgairasuna duten pertsonen partaidetza eta enpoderamendua hedatzeko, erakundeetako autokudeaketa taldeei ematen zaien laguntzaren, irisgarritasun kognitiboaren bultzadaren –arreta berezia eskainiz Irakurketa Errazeko dokumentuak sortzeari– eta urritasuna duten pertsonei zuzendutako kultur jardueren antolakuntzaren bitartez.

Hezkuntzako eredu inklusiboaren bultzada

InclusivoFEVAS Plena inclusión Euskadi eragile aktiboa da aniztasuna baloratuko duen eta desgaitasuna duten ikasleei garatzeko aukera eskainiko dien eskola inklusibo ereduaren eraikuntzan. Alor horretan, hezkuntzako erkidegoaren sentsibilizazioarekin eta prestakuntzarekin erlazionatutako ekimenak jartzen ditu martxan, Unibertsitateekin elkarlanean aritzen da eta adimen edo garapen desgaitasuna duten eskola adineko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako jardunaldiak bultzatzen ditu.

Eredu berrien garapena eta berrikuntzaren bultzada

Laguntza ematen zaizkie elkarteko kide diren erakundeei Arreta eta Antolakuntza Eredu berrien ezarpenean. Azken urteetan, Plena inclusiónek gauzatutako Bizitza Kalitate Eredua eta Gizarte Erantzukizun Eredua bultzatu dira. Halaber, I+G+b sustatzen da, taldearen bizitza kalitatea bultzatzeko funtsezko tresna gisa. Alor horretan, FEVAS Plena inclusión Euskadik zenbait azterlan eta ikerketa garatu eta koordinatu ditu.


Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies