Skip links

Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek euren errebindikazioak eta proposamenak aurkeztuko dizkiete alderdi politikoei

Datorren maiatzaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den “Nire botoak balio du” ekitaldian, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Futubide, Gaude eta Gorabide elkarteetako adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek, maiatzaren 26ko hauteskunde hitzorduari begira dituzten errebindikazioak eta proposamenak azalduko dizkiete Bizkaiko alderdi politikoetako ordezkariei. 2018an Hauteskunde Erregimeneko Lege Organikoa berriztatu ondoren, ahalmenari buruzko aldaketa judizial baten ondorioz, ordura arte botoa eman ezin zuten adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek eskubide hori berreskuratu zuten. Horrela, gure erakundeak konkista handi gisa baloratu zuen agertoki berria ireki zen, izan ere, ia 6.300 euskaldunek lehen aldiz dute euren ordezkariak aukeratzeko prozesuan parte hartzeko aukera.

Ekitaldira, Bizkaiko erakundeetako 350 pertsona baino gehiago joango dira, alderdi politiko hauetako ordezkariei entzuteko: EAJ- PNV (Ibone Bengoetxea); EH Bildu (Arantza Urkaregi); PSE-EE (Juan Otermin); Podemos-Ahal Dugu (Eneritz de Madariaga) eta PP (Amaya Fernández). Hautagaiek, euren taldeek urritasuna duten pertsonei dagokienez dituzten lehentasunak ere azalduko dituzte.

Ilusio handiz prestatzen ari garen ekitaldi hori, adimen edo garapen urritasunari buruzko  estatu mailako Plena inclusión elkarte mugimenduak bultzatutako sentsibilizaziorako “Nire botoak balio du” kanpainaren barruan dago. FEVAS mugimendu horretako kide da.

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content