Skip links

Plena inclusiónek ‘elhuertodeideas.org’ gunea zabaldu du

Plena inclusiónek zabaldu duen Ideien baratzea (www.elhuertodeideas.org), konpartitzeko ideiaren bat dutenak elkartzeko eta ideia horiek aurrera eramateko lekua da. Online gune horretan edozein pertsonak, erakundek, enpresak edo instituziok, urritasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonen eta haien familien ongizatea hobetuko dituzten ideiak eta esperientziak igo ditzake. Plataforma horretan jarri ondoren, proposamenek hazteko eta zabaltzeko aukera izango dute, egileen beraien ekarpenekin eta gainerakoen balorazioekin, ekarpenekin eta iradokizunekin.

“Baratze” berezi horren inaugurazioarekin, Plena inclusióneko kide diren erakundeek euren jardunbideak aurkezteko epea zabaltzen da, 2016ko urriaren 13an eta 14an Kordoban egingo den Jardunbide Onen Topaketari begira. Hori dela eta, hala nahi duten erakundeek beraien proposamenak egin ahal izango dituzte webgune honen edo intranetaren bitartez apririlaren 10 baino lehen.

Informazio gehiago helbide honetan: http://www.plenainclusion.org/

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content