Skip links

Plena inclusiónek familiei eskaintzen die 2018. urtea

2018an, gu parte garen Plena inclusión elkarte mugimenduak,  familien urtea ospatzen du, “Familia bakoitzak du garrantzia” goiburupean.Ospakizun horren helburuak hauek dira: familiek betetzen duten lekua aintzatestea, elkarteetan duten partaidetza sustatzea, euren egoerei ikusgaitasuna ematea eta beraien eskubideak errebindikatzea.

Esparru horretan, zenbait ekintza egitea aurreikusten da, horien artean errebindikazio ekitaldi bat eta zenbait jardunaldi, bilera eta azterlan. Urteari amaiera emateko, Senideen Estatu mailako Topaketa egingo da 2018ko urriaren 19an eta 20an.

Familietan oinarritzen den gure elkarte mugimenduak 50 urte baino gehiago daramatza adimen urritasuna duten pertsonen eta euren familien eskubideen eta bizitza kalitatea hobetzearen alde lanean.

Informazio gehiago

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content