Skip links

Plena inclusiónek “Denok Denok Gara” Kanpaina jarriko du martxan

2017ko ekainean, FEVAS kide den Plena inclusión elkarte mugimenduak“Denok Denok Gara” sentsibilizazio kanpaina jarriko du martxan,adimen urritasuna izanik laguntza behar handia duten pertsonen eta euren familien errealitatea erakusteko. Horrez gain, kanpaina horrek pertsona horien eskubideak erabat betetzea errebindikatzen du.

Espainian, adimen urritasuna izanik laguntza behar handia duten 63.610 pertsona daude. Buru osasun edo jokabide arazoak, mugitzeko arazoak, komunikaziorako zailtasunak edo beraien adimen urritasunarekin erlazionatutako beste ezintasun batzuk dituzten pertsonak dira. Pertsona ikusezinak dira, ia ez da beraiei buruz hitz egiten, eta ia ez dago daturik. Beraien ezaugarri nagusietakoa laguntza maila handia behar dutela da, edozein pertsonaren ongizaterako ezinbestekoak diren jarduera asko aurrera eramateko: zainketa pertsonala, etxeko eta erkidegoko bizitza, gizarte harremanak, hezkuntza, aisia, enplegua…

Errealitate horri buruz sentsibilizatzeko, eta kanpainaren barruan, Plena inclusiónek lau Jardunaldi antolatu ditu, biztanle horiei buruzko datu garrantzitsuak ari da ematen eta errebindikazio horretan zentratutako zenbait artikulu eta bide zabalduko ditu.

Informazio guztia, eguneroko bizitzako istorioak eta adituen, senideen eta laguntza behar handiak dituzten pertsonen adierazpenak web de Plena inclusión.

“>Plena inclusiónen webgunean egongo dira, eta sare sozialetan hedatzeko #TodosSomosTodos etiketa erabili daiteke.

 

Artículos relacionados





    Ver Política de privacidad

    Skip to content