Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » Plena inclusionek adimen urritasuna duten pertsonen enplegu publikoari buruzko gogoeta egin du

Plena inclusionek adimen urritasuna duten pertsonen enplegu publikoari buruzko gogoeta egin du

b
Irakurketa erraza

Plena inclusiónek Mintegi bat antolatu zuen atzo,

Adimen urritasuna duten pertsonen

enplegu publikoari buruz hitz egiteko.

Mintegi horretan, Bizkaiko Foru Aldundiko 2 pertsonak

Enplegu Publikoaren Eskaintza zelan antolatu zuten eta FEVASekin eta

beste elkarte batzuekin zelan egin zuten lan azaldu zuten.

Plena inclusionek, adimen urritasuna duten pertsonek enplegua lortzeko dituzten aukerei buruz hausnartzeko online Mintegia antolatu zuen atzo. Topaketa horretan, adimen urritasuna duten pertsonek, eta elkarte mugimenduko eta Administrazioko ordezkariek, tartean Bizkaiko Foru Aldundikoek, adimen urritasuna duten pertsonek  landa eremuetako eta hirietako hautaketa prozesuetan eta enplegu publikoan sartzeko dituzten laguntza beharretan sakondu zuten. Gainera, adimen urritasuna duten pertsonak enpleguan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dituen “Nire talentua aniztasunerako” izeneko Europako proiektua aurkeztu zen, eta baita Plena Inclusiónen “Adimen urritasuna duten pertsonentzako hautaketa prozesu egokituen deialdia egiteko interesa duten Administrazio Publikoentzako protokoloa” izeneko dokumentua ere.

Protokolo horretan sakondu zuen mahai-inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiko María José Vallejok eta Ana Belén Barahonak hartu zuten parte. Erakunde horrek, iaz, adimen urritasuna zuten bost langile kontratatu zituen. Biek azpimarratu zutenez LEP horretan FEVASekin eta hirugarren sektoreko beste erakunde batzuekin izandako lankidetzak bermea eman zien, bai kolektiboari, bai Administrazioari. Era berean, zenbait xehetasun azaldu zituzten, besteak beste, erakundeekin Lanerako Batzorde iraunkorra sortu izana; prozesuan parte hartzen duten langileak adimen urritasunari buruz sentsibilizatzeko saioak; dokumentuak Irakurketa Errazera egokitzea; proba praktikoak antolatzea; eta lanpostuak errazago lortzeko elkarteekin sinatu zuten Lagundutako Enplegurako Hitzarmena.

Mintegia amaitzeko ardura Plena inclusión Asturiaseko Casilda Sabínek izan zuen. Mintegian parte hartu zuten guztientzat esker oneko hitzak izan zituen, eta esparru horretan eta irisgarritasun kognitiboan aurrera egin beharra azpimarratu zuen.

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies