Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » destacada » “Zer eskatzen diegu adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak ditugun pertsonak alderdi politikoei?”

“Zer eskatzen diegu adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak ditugun pertsonak alderdi politikoei?”

Irakurketa erraza
Laster dira Foru eta Udal hauteskundeak,

eta horregatik manifestu batean jaso ditugu

adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmendua

duten pertsonen aldarrikapenak.

 

Desgaitasuna duten pertsonek dagoeneko aurkeztu diete manifestua

alderdi politikoei 3 topaketetan:

Donostian, Bilbon eta Gasteizen.

 

Manifestu honek pertsona guztien parte-hartze politikorako

eskubidea aldarrikatzen du

eta alderdiek hobetzeko zein arlotan lan egin behar duten zehazten du.

Adibidez, irisgarritasunean, enpleguan, osasunean, kulturan eta bizitza independentean.

 

FEVASek manifestu hau eta beste zenbait ekintza egin ditu

adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak ikusarazteko,

haien auto-ordezkaritzan eta eskubideetan aurrera egiteko  

B

Maiatzaren 28ko Foru eta Udal Hauteskundeen esparruan, “Zer eskatzen diegu adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak ditugun pertsonak alderdi politikoei?” izeneko manifestuan jaso ditugu kolektibo horren aldarrikapen nagusiak. Dokumentu hau FEVAS Plena inclusión Euskadi gure elkarte-mugimendua osatzen duten erakundeetan dauden eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak protagonista dituen partaidetza-prozesuaren emaitza da.

Donostian (maiatzaren 5ean), Bilbon (maiatzaren 9an) eta Gasteizen (maiatzaren 16an) egindako topaketetan alderdi nagusiei aurkeztu diegun Manifestuak agerian uzten du urratsak eman behar direla desgaitasuna duten pertsonek ordezkaritza handiagoa izan dezaten alderdi politiko guztietan. Gainera, bederatzi arlotako erronkak eta eskaerak ditu: irisgarritasuna, enplegua, osasuna, etxebizitza, hezkuntza, garraioa, justizia, kultura eta bizitza independentea.

Testu horren idazketak bat egiten du gure elkarte-sarea “Nire botoak balio du” izenburupean gauzatzen ari den beste ekintza batzuekin. Ekintza horien bidez, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskaerak ikusarazi nahi ditugu, eta haien auto-ordezkaritzan, eskubideetan, inklusioan eta herritartasun osoan aurrera egin.

Manifestua

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies