Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » In aldizkaria, 20 ale inklusioa zabaltzen

In aldizkaria, 20 ale inklusioa zabaltzen

B
Irakurketa erraza

FEVASek In aldizkariaren 20. alea argitaratu du.

Aldizkaria, irakasleak eta gizartea hezkuntza inklusiboaren garrantziaz

sentsibilizatzeko sortu zen.

 

1.aletik20.alera arte,

In aldizkariak gaurkotasunari eta jardunbide onei buruzko

albiste asko jaso ditu.

Era berean, adimen desgaitasuna duten pertsona askori, familiei eta adituei

elkarrizketak egin zaizkie.

Irakasleek oso ondo baloratzen dute aldizkaria.

 

20.ale honetan irisgarritasunean eta helduaroa prestatzeko programetan

adituei egindako elkarrizketak daude.

FEVASek hezkuntza-inklusioan aurrera egiteko

egin duena ere berrikusiko da.

Gainera, hainbat pertsonak 2 galdera hauek erantzungo dituzte:

Zer ikasi dugu azken urteotan?

Zer erronka ditugu datozen urteetarako?

 

FEVASen ustez, hezkuntza inklusiboaren inguruan sentsibilizatzea

oso erronka garrantzitsua da.

Horretarako, garrantzitsua da In aldizkariarekin jarraitzea.

Zenbaki borobil honetan, 20.ean, hezkuntza eta gizarte inklusiboagorantz aurrera egiteko ezinbestekoa den haztegi hori sortzeko helburuarekin sortu zen argitalpen honen balioa azpimarratu nahi dugu. Duela hamarkada bat baino gehiago zabaldu genuen lehen ale hartatik, ehunka orri bete ditugu adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien iritziarekin eta lekukotzekin; hezkuntzako adituei egindako elkarrizketekin; gaurkotasunarekin; jardunbide onekin… Pertsona bakoitzak bere ikuspegia eman du, eta, bere ikuspegitik, inklusioa zabaltzen eta gure aldizkaria hezkuntzako profesionalentzat erreferentzia bilakatzen lagundu du.

Ale honek, aurrekoek bezala, protagonista interesgarriak ditu, besteak beste, Asunción González del Yerro (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Óscar Garcia Muñoz (Plena inclusión Madrid) edo Pepe Motoso (Berritzegune Nagusia), eta irisgarritasun kognitiboarekin edo helduarora igarotzearekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzte. Gainera, eta ale berezi hau ospatzeko, Eguzkiñe Etxabek (FEVAS eta Apnabi-Autismo Bizkaia) FEVASek hezkuntza-eraldaketako eragile gisa duen lekua errepasatuko du, eta hainbat pertsonak bi galdera erantzungo dituzte: Zer ikasi dugu? Zer erronkari egin behar diegu aurre?

Erronken artean, FEVASek hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzen jarraitzeko eta eskola inklusiboagoa sustatzeko beharra azpimarratzen du. In aldizkaria helburu horietan eragina izaten saiatzen da.

In aldizkaria

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies