Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » inicio » EAEko gizarte-erakundeen %83ak zerbitzuak aldatu edo birbideratu ditu osasun-krisiaren ondorioz

EAEko gizarte-erakundeen %83ak zerbitzuak aldatu edo birbideratu ditu osasun-krisiaren ondorioz

ESTUDIO
Irakurketa erraza

Azterlan baten arabera, ia euskal elkarte guztiek

euren zerbitzuak moldatu behar izan dituzte koronabirusa dela eta.

Askok zerbitzuak eten behar izan dituzte.

Beste elkarte batzuek koronabirusaren ondorioz

sortu diren beharrei erantzuteko

jarduera berriak antolatu dituzte.

Ia elkarte guztiek telefonoz edo bideo bitartez

eman dute laguntza.

 

Datu horiek ezagutzea oso garrantzitsua da

pertsona batzuen egoera hobetu dezaketen jarduerak planifikatzeko.

 

Azterlan honetan Euskadiko elkarteek hartu dute parte.

FEVASek ere hartu du parte azterlanean.

Hori da, hain zuzen ere, “Covid-19aren eragina Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan” azterlanak ematen duen daturik garrantzitsuenetakoa. Azterlana, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren eta Sareen Sarearen (Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala) ekimenez egin da, osasun-krisiak euskal erakundeetan duen eragina ezagutzeko.

Ikerketa apirilean zehar egin eta ekainaren 12an aurkeztu zen. Bertan adierazten denez, erakundeen %81ak jarduerak bertan behera utzi edo eten behar izan ditu; ia erdiak (%46) zuzeneko arreta zerbitzuak itxi edo bertan behera utzi behar izan ditu; %38ak jarduera berriak txertatu ditu sortzen ari diren beharrei erantzuteko; eta hamarretik zortzik online formatura edo telefono bidezko laguntzara moldatu du lana.

Beste batzuen artean FEVASeko kide diren erakundeek parte hartu duten azterlan honetan, sektoreko erakundeek eta sareek, instituzioen laguntzarekin, pandemiak hartzaileengan eta erakundeetan duen eragina arindu dezaketen ekintzak gauzatu ahal izateko informazio baliotsua ematen da.

Azterlan osoa HEMEN

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies