Irailaren 24an eta 25ean, Aragoiko Calatayud herriak \u201cAdimen edo garapen urritasuna duten pertsonen anai-arreben eta koinatuen estatuko Hirugarren Topaketa\u201d jaso zuen, bertako Amibil elkarteak, eta Plena inclusi\u00f3n Arag\u00f3n eta Plena inclusi\u00f3n Espa\u00f1a erakundeek antolatutakoa. 50 senidek, profesionalekin eta adituekin batera, familian eta erakundeetan betetzen duten lekuarekin erlazionatutako gaiak landu zituzten.<\/p>\n
Euskadiko Federaziotik joandakoen artean, Elena Beristain (Aspace Gipuzkoa) dago. Bere iritziz, \u201cUrritasun motak, familia ereduak eta Autonomia Erkidego bakoitzeko errealitateak desberdinak diren arren, Topaketan argi geratu zen beharrezkoa dela pertsonarengan eta familian, familia osoan, zentratuta egongo den eta pertsonen autonom\u00eda pertsonala eta autodeterminazioa bultzatuko duen eredu inklusiboa bultzatzea\u201d<\/em><\/p>\nMikel San Emeteriok (Uribe Kosta), bere aldetik, oso era positiboan baloratu du esperientzia hori, bertan \u201ciritziak konpartitzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan baitugu, gure anai-arreben eta koinatuen bizitza hobetzeko eta baita gure buruarekin ondo sentitzeko ere\u201d.<\/em><\/p>\nFEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadiren iritziz, partaidetzarako gune horiek oso balio handia dute, adimen urritasuna duten pertsonek eta beraien familiek behar duten arretari erantzun hobeak ematen laguntzen baitute.<\/p>\n
\u00a0<\/strong><\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<\/p>\n