\u201cKonfidentzialtasuna eskola eremuan.Ikasleen funtsezko eskubide bati buruzko gogoetarako orientabideak\u201d<\/a> gida aurkezteko eta eskolako testuinguruan pribatutasuna zaintzeko beharrean sakontzeko xedez.<\/p>\nJardunaldiaren irekieran, Hugo Baroja Federazioko presidenteak azpimarratu zuenez, \u201ckonfidentzialtasuna ez da bigarren mailako kontua, adimen edo garapen urritasuna duten ikasleak direnean, batez ere, urritasuna duten pertsonen eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan jasotako eskubidea baizik\u201d. Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko lurralde ordezkariak, bere aldetik, urritasuna duten pertsonek hezkuntzara sartzeko oraindik dituzten desabantailak gogorarazi zituen.<\/p>\n
Ondoren mahai-inguru bat egin zen. Bertan, Eguzki\u00f1e Etxabe APNABIko eta FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadiko Hezkuntza Saileko arduradunak, Xabier Etxeberria Deustuko Unibertsitateko etika katedradun emerituak, Rafael Armesto Plena inclusi\u00f3neko jurista sareko kideak, eta Mar\u00eda Villarino datuen babesean espezialistak hartu zuten parte. Bakoitzaren ezagutzaren eremutik, konfidentzialtasunak eskolan duen garrantzia aztertu zuten. Etxeberriaren iritziz, horrek zerikusi zuzena du pertsonen duintasunaren errespetuarekin.<\/p>\n
Aditu talde horren ondoren, \u201cKonfidentzialtasunaren inguruko Elkarrizketak\u201d izeneko mahai-ingurua egin zen. Partaideak hauek izan ziren: Azlan Zentro Okupazionaleko \u00c1lvaro Fern\u00e1ndez, ikasle gisa duen iritzia aurkeztuz; Bego\u00f1a \u00c1lvarez, ama; eta Berritzegune Nagusiko Lorea Aretxaga. Ikuspegi hurbilagokoa, lehen pertsonan emandakoa, aurkeztu zuten, euren iritziz konfidentzialtasuna zer den azalduz, mugei, hezkuntzan inplikatuta daudenen artean ezarri beharko litzatekeen lankidetza eta konfiantza giroari, balioei\u2026 buruz hitz eginez. Horrela, Aretxagak oso oinarrizko zerbait azpimarratu zuen, zintzotasuna, zuzentasuna, ikasleei ezinbestean irakatsi beharreko balioa.<\/p>\n
Jardunaldiari amaiera emateko Valeria Garc\u00eda-Landartek, Federazioko Zuzendariak, hartu zuen parte. Partaide guztiei eskerrak eman eta inklusioan aurrera jarraitu beharra azpimarratu zuen.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n