Hezkuntzako 200 profesional eta senide baino gehiago elkartu ziren atzo Bilboko Euskalduna Jauregian, FEVASek antolatutako \u201cEta errazago irakasten badizugu? Eskolan, egin bat irrisgarritasun kognitiboaren erronkarekin\u201d jardunaldian. Jakin-min izugarria sortu zuen ekitaldiaren helburua, materialak, estrategiak, metodologia, programak eta ebaluazio sistemak egokitu beharraren gainean irakasleak sentsibilizatzea zen \u2013irisgarritasun kognitiboaren esparrutik proposatzen diren aholkuak aplikatuz\u2013 adimen urritasuna duten ikasleen ikasketa errazteko, aukera berdintasuna sustatzeko eta ume guztiek hezkuntzarako duten eskubidea egiazko bilakatzeko xedez.<\/p>\n
Inaugurazioa Jose Luis Pastor FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadiko Zuzendaritza Taldeko kidearen eskutik etorri zen, eta erakundeak eskubide horren defentsan egiten duen apustua azpimarratu zuen; Luc\u00eda Torrealday Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berrikuntza Zuzendariak adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bat egiten du erronka horrekin.<\/p>\n
Mercedes Belinch\u00f3n adituak, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle eta \u201cAccesibilidad cognitiva en los centros educativos\u201d<\/em> (2014) argitalpenaren egileetako batek \u201cIrisgarritasun kognitiboa eskola barruan eta kanpoan: Arto krispetak baino ez?” izeneko esparru hitzaldia eskaini zuen. Horren ondoren, Eguzki\u00f1e Etxabek (APNABI-Autismo Bizkaia eta FEVAS) dinamizatutako jardunbide egokiei buruzko mahaia egin zen. Eguzki\u00f1e Etxabek berak, FEVASen \u201cEgin bat irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin\u201d gidaliburua aurkeztu zuen. Konpartitu ziren esperientziak hauek izan ziren: HLHI Orozko-Harana, Eguzkibegi Ikastola, Lourdesko Ama ikastetxea eta Hezkuntza Bereziko Aldamiz Ikastetxea. Azken biek, ez egokitzearen ondorioei buruzko zuzeneko lekukotza baliotsua eman zuten. Hitz horiek eztabaida piztu eta gogoeta sortu zuten.<\/p>\nAmaieran, Valeria Garc\u00eda-Landarte FEVASeko zuzendariak, gai horren garrantzia azpimarratu zuen, eta eragile guztien konplizitaterako deia egin zuen, irisgarritasun kognitiboaren erronkarekin bat egitera gonbidatuz.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n