Atzo, Desgaitasunen Nazioarteko Egunean, FEVAS eta EHLABE elkarteek ehun pertsona inguru elkartu zituzten\u00a0Gasteizko Europa Jauregian,\u00a0\u00a0\u201cAurrerapauso bat desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen enplegu publikoan\u201d izenburua zuen jardunaldi batean. Bertan, administrazio publikoek hirugarren sektoreko erakundeekin elkarlanean garatutako zenbait jardunbide egoki aurkeztu zituzten.<\/p>\n
Inaugurazioan izan ziren, besteak beste, FEVASeko presidente Hugo Baroja, EHLABEko presidente Txema Franco, Enplegu eta Gazteriako sailburuorde Marcos Muro, Funtzio Publikoko sailburuorde Andr\u00e9s Zearreta eta Arabako Foru Aldundiko Zerbitzu Sozialen diputatu Marian Olabarrieta. Kolektibo horren aukera-berdintasuna sustatzen duten ekimenen garrantzia azpimarratu zuten, eta administrazioaren eta desgaitasunak dituztenen elkarteen arteko lankidetzari balioa eman zioten.<\/p>\n
Gerora, honako hauek hartu zuten hitza: Hautaketa Zerbitzuko eta Lanbide Heziketako buru Mar\u00eda Jos\u00e9 Vallejo eta Arriskuen Prebentzio eta Laneko Osasun Zerbitzuko buru Ana Bel\u00e9n Barahona, biak ala biak Bizkaiko Foru Aldundikoak; Gipuzkoako Foru Aldundiko Araubide Juridikoko eta Funtzio Publikoko buru Maite Barruetabe\u00f1a; eta IVAPeko Gaikuntza eta Hizkuntza Normalkuntza Zerbitzuko Ebaluazio Arloko teknikaria.\u00a0 Emakume horiek azaldu zuten euren erakundeen zer-nolako prozesuak jarri diren martxan desgaitasun intelektualak dituzten pertsonak funtzio publikoan txertatzeko.<\/p>\n
Ukitu pertsonala Unai Serranok eta Jon Lauciricak eman zioten jardunaldiari; biek ala biek Bizkaiko Foru Aldundiaren EPEan plaza atera dute. Horrez gain, Beatriz Parrak (Gaude elkartearen laneko gaikuntza eta enplegu lagunduaren CIVIS programaren arduraduna) eta Silvia Garc\u00edak (Down sindromea eta beste desgaitasun intelektual batzuk dituztenen Euskadiko Fundazioko zuzendari teknikoak) Bizkaiko Foru Aldundiak deitutako EPEan izandako esperientzia partekatu zuten.<\/p>\n
Lehen pertsonan emandako lekukotza horien ondoren, Plena Inclusi\u00f3n elkarteko Enplegu arloko arduradun Silvia Mu\u00f1ozek hartu zuen hitza, \u201cDesgaitasun intelektualak dituzten pertsonak funtzio publikoan sar daitezela sustatzeko ikaskuntzak\u201d izeneko hitzaldia emateko; bertan, erreferentziatzat har daitezkeen estatuko beste ekimen batzuk berrikusi zituen.<\/p>\n
Ekitaldia Nerea Melgosak itxi zuen, Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorreko Saileko zinegotzi delegatuak eta Bizikidetza eta Aniztasuna Saileko zinegotzi delegatuak, EHLABEko koordinatzaile Pablo Moratallarekin batera. Hark nabarmendu zuen benetan bete behar dela desgaitasun intelektualak dituzten pertsonak kontratatzeko %\u00a02ko legezko kuota, eta lankidetzaren garrantzia azpimarratu zuen. Hantxe izan zen Valeria Garc\u00eda-Landarte FEVASeko zuzendaria ere; eskerrak eman zizkien bertaratuei, eta gogorarazi zuen FEVASek aldizkari monografiko<\/a> bat argitaratu duela gai horietan sakontzeko.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<\/p>\n