Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek kontuan hartuak izatea gura dute, bizitza politikoan eta esparru guztietan,<\/p>\n
eta horrela adierazi zuten joan denmaiatzaren 17an, Bizkaiko Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariekin izan zuten Topaketan: Ibone Bengoetxea (EAJ-PNV), Arantza Urkaregi (EH-BILDU) Juan Otermin (PSE-EE), Eneritz de Madariaga (PODEMOS-AHAL DUGU) eta Amaya Fern\u00e1ndez (PP). FEVASek, Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Futubide, Gaude eta Gorabide elkarteekin lankidetzan antolatu zuen topaketak, adimen urritasuna duten 340 pertsona baino gehiago elkartu zituen, Plena inclusi\u00f3n elkarte mugimenduak bultzatutako \u201cNire botoak balio du\u201d proiektuaren barruan.<\/p>\n
Miguel L\u00f3pezek, \u00c1lvaro Fern\u00e1ndezek, Lola Pascualek, Est\u00edbaliz Iriartek eta Garbi\u00f1e Eguiak, adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen bozeramale gisa, \u201cpartaidetza errazteko\u201d eskatu zieten alderdiei, \u201cdenok izan dezagun etorkizuna erabakitzeko eskubidea\u201d. Gainera, irisgarritasun kognitibo eta irakurketa erraz arloko errebindikazioak aurkeztu zituzten, zenbait arlotan, enpleguan, osasunean, etxebizitzan, hezkuntzan, garraioan, justizian, aisian eta kulturan.<\/p>\n
Alderdiek, euren aldetik, euren hauteskunde programak azaldu zizkieten adimen edo garapen urritasuna duten pertsonei, eta bertaratuen botoa eskatu zuten mezu nagusiak laburbiltzeko izan zuten \u201cUrrezko minutuan\u201d. Amaya Fern\u00e1ndezek adierazi zuenez, bere proiektuak erdian jarriko ditu urritasuna duten pertsonak, orain arte egin duen bezala; Eneritz de Madariagak azpimarratu zuenez, eskubide berdintasuna defendatuko dute, eta kolektiboak esfera politikoan izan behar duen partaidetza bultzatzeko konpromisoa erakutsi zuen; Juan Oterminek adierazi zuenez, bere taldearen helburua eskubidea botoa ematera ez mugatzea da, eta urritasuna duten pertsonek erabateko hiritartasuna izan dezaten egingo dute lan; Arantza Urkaregik azpimarratu zuenez, bere apustua denon artean Bizkaia inklusiboa eraikitzea da, eta bertan pertsona guztiek hartuko dute parte eta bizitza duina izango dute; eta Ibone Bengoetxeak, elkarteekin izandako lankidetzari esker lortutakoa jarri zuen balioan, eta bertan zeudenen konfiantza eskatu zuen, lanean jarraitzeko.<\/p>\n
Hugo Baroja FEVASeko presidentearen hitzetan, ekimen hori, \u201canekdota bat baino gehiago izan beharko litzatekeen une garrantzitsua da\u201d. Bere iritziz alderdiek eta gizarteak gehiago entzun beharko lituzkete urritasuna duten pertsonak, eta kontuan izan, \u201cideiak oso argi dituztelako eta badakitelako zer gura duten\u201d.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n