Profesionalak, familiak, administrazioa eta ikasleak, 110 lagun baino gehiago guztira, bildu ziren atzo Bilboko Itsas Museoan, FEVASek antolatutako “Hezkuntza inklusiboa, egin bat erronkarekin”<\/em> jardunaldian parte hartzeko. Topaketa horretan, hezkuntza komunitateak ume guztien aukera berdintasunean aurrera egiteko hausnarketa eta jardunbideak partekatzeko aukera izan zuen.<\/p>\nInaugurazio ekitaldian hauek hitz egin zuten: FEVASeko presidente Hugo Barojak, “Eskola eredu hori indartzea funtsezkoa da gizarte inklusiboagoa, bidezkoagoa eta kohesionatuagoa lortzeko\u201d; Juan Carlos Andueza ONCEko lurralde ordezkariak, \u201ctopaketa honen ondorioak aldaketan islatuta ikusi nahiko lituzkeela\u201d adierazi zuen; eta Luc\u00eda Torrealday Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, zenbait alderditan sakontzen jarraitu beharra azpimarratu zuen, \u201cfamiliekin izan beharreko komunikazioan, profesionalen arteko lankidetzan edo ikasleen partaidetza handiagoan\u201d, besteak beste.<\/p>\n
\u201cRepasando los derechos\u201d izeneko hitzaldi nagusia In\u00e9s de Araoz Sail Juridikoko koordinatzailearen eskutik etorri zen, eta nabarmendu zituen puntuen artean, hezkuntza eskubide gisa, laguntzak eta jarrera positiboak sustatzeko formulak azpimarratu zituen. “Remando en la mismo direcci\u00f3n: hacia una cultura inclusiva” izenburuko lehenengoan Lorea Aretxagak (Bizkaiko Hezkuntza Berrikuntza), Ana Luisa L\u00f3pezek (EHU-UPV), Arantxa Etxebarriak (Leioako San Bartolome Ikastetxea) eta Victoria Hernandorenak (APNABI-Autismo Bizkaia) hartu zuten parte. \u201cNuestra opini\u00f3n sobre la inclusi\u00f3n educativa. Testimonios del alumnado\u201d izeneko bigarren mahaian Marian Murua, Aitor Fernandez eta Gabriela Tena aritu ziren.<\/p>\n
Ekitaldiaren amaieran, Valeria Garc\u00eda-Landarte FEVASeko zuzendariak, inklusioarekiko konpromisoa berretsi zuen, eta FEVASek hezkuntza inklusiboari buruz argitaratutako material guztiak webgunean daudela gogorarazi zien bertaratutakoei.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n