Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira, FEVASek \u201cInklusioa ereiten\u201d jardunaldia antolatu zuen atzo, Donostiako Kursaal zentroan. Bertan bildu ziren adimen-desgaitasuna duten pertsonak, arlo horretako profesionalak, zuzendariak, senideak eta hainbat eragiletako ordezkariak, desgaitasuna duten pertsonek eta elkarteen mugimenduak gizarte inklusiboa eraikitzeko prozesuan izan duten zeregin erabakigarria aitortzeko.<\/p>\n
Inaugurazioan, FEVASeko presidente Hugo Barojak aipatu zuen desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkarteen mugimendua sortu zenetik igaro diren 50 urteetan fokua aldatu egin dela \u201cdesgaitasunetik pertsonetara, horien duintasunera eta eskubideetara\u201d. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak adimen-desgaitasunarekin lotutako euskal erakundeen ibilbidea goraipatu zuen, eta adierazi zuen inklusioa herrialde-mailako erronka dela. Azkenik, Aldundiko Gizarte Politiketako diputatu Maite Pe\u00f1ak ere adierazi zuen inklusioa eta gizarte-kohesioa izan behar ditugula helburu, eta azpimarratu zuen horretarako beharrezkoa dela \u201chirugarren sektorearen eta erakundeen arteko talde-lana\u201d.<\/p>\n
Inaugurazio ofizialaren ondoren, \u201cElkarte mugimenduaren balioa inklusio sortzaile gisa\u201d mahai-ingurua egin zen, Yolanda Fillat gizarte-aholkulariak moderatuta. Hauek izan ziren parte-hartzaileak: Mitxel Lakuntza, Atzegiko zuzendaria; Esther Larra\u00f1aga, Aspace Gipuzkoako zuzendaria; Jose \u00c1ngel Mendiluce, Donostiako Goyeneche Fundazioko zuzendaria; Amaia Lopetegi, Gautenako zuzendaria; eta Txaro Rodrigo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako zuzendari nagusia. Besteak beste, gai hauek izan zituzten aztergai: inklusioa lortzeko behar diren zerbitzuak eta laguntzak, eta elkarteen sareak nola sor ditzakeen inklusiorako baldintzak ingurunean. Horrez gain, etorkizunerako zenbait erronka zehaztu zituzten. Halaber, azpimarratu zuten, historikoki, familien elkarteak funtsezkoak izan direla adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei eta beren senideei laguntzeko, aukerak sortzeko eta gizartea eraldatzeko.<\/p>\n
Ondoren, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonak protagonista dituzten bederatzi esperientzia aurkeztu ziren. Horien bidez, agerian geratu zen eraldaketa sortzeko gaitasuna badutela: Nik ere posible egiten dut aldaketa<\/em> (Gaude), Saskigintza ikastaroak eskolan: sentsibilizatu eta gure balioa erakusten dugu <\/em>(Aspace Gipuzkoa), Auto-kudeatzaile taldeen 20 urte <\/em>(Apdema), Aniztasuna eta gaurkotasuna Onda Vascan <\/em>(Fundaci\u00f3n Goyeneche de San Sebasti\u00e1n), Enplegu publikoa adimen urritasuna duten pertsonentzat <\/em>(Gipuzkoako Foru Aldundia), Korrikan hartzen dugu parte <\/em>(Aspace Bizkaia), Antzerkia atsegin dugu <\/em>(Gautena), Pertsona irisgarriak <\/em>(Gorabide) eta Gure txanda da <\/em>kanpaina (Atzegi).<\/p>\nAmaitzeko, Valeria Garcia Landartek eskerrak eman zizkien bertaratu ziren guztiei, banaka nahiz kolektibo gisa inklusioaren alde egiten duten ekarpenagatik.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n