Apdemaren<\/a> auto-kudeatzaile programa hori 1998an sortu zen, adimen urritasuna duten pertsonak ahalduntzeko, haien eskubideak sustatzeko eta esparru guztietan parte hartzea bultzatzeko helburuarekin.\u00a0 20 urtek merezi zuten ospakizun berezia.<\/p>\nLaurak azaldu duen bezala, \u201cargi genuen urteurrena ospatuko genuela, beraz, 2017an hasi ginen antolakuntzan lanean. Zer egin pentsatu genuen, eta lehenengo gauza 5 auto-kudeatzaile taldeak ordezkatuta zeuden 17 pertsonako batzorde bat sortzea izan zen, bertan, gure laguntzaileak ere hartzen zuen parte. Hilean behin edo gehiagotan elkartzen ginen, dena erabakitzeko, data, hotela, gonbidatutako pertsonak, musika, gonbidapena, bideoak eta PowerPointak prestatzeko\u2026\u201d. Ekainaren 23a izan zen 120 lagun bildu zituen ospakizunerako aukeratutako eguna. \u201cLanaldiarekin hasi ginen, eta arratsaldean izan zen festa\u201d, dio.<\/p>\n
20 urte hauetako ibilbideak gauza asko egiteko aukera eman du: iparraldeko Auto-kudeatzaileen Topaketetan parte hartzea; familiekin Topaketak egitea; Amurrion eta Laudion talde berriak sortzea\u2026 2004an ECOS buletina argitaratu zuten eta 2005ean Estrasburgora joan ziren euren ahotsa Europara eramateko, eta Auto-kudeatzaileen lehenengo FEVAS Topaketa ere antolatu zuten. Urtetik urtera, hainbat arlotan parte hartzea asko handitu da: Donejakue Bideko aterpetxeetan ospitalero moduan ikusi daitezke, osasun eta hezkuntza zentroetan sentsibilizazio-hitzaldiak ematen dituzte, irakurketa errazeko klubak sortu dituzte, boluntariotza egiten dute eta herritarren partaidetzarako zenbait forotan parte hartzen dute.<\/p>\n
Auto-kudeatzaileek gizartean duten presentzia, zalantzarik gabe, gizarteratzeko hazia da, eta ernetuz joan da, gizarte hobea eta adimen urritasuna duten pertsonen eskubideak gehiago errespetatzen dituena lortu arte.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n