{"id":10273,"date":"2020-03-12T10:22:53","date_gmt":"2020-03-12T10:22:53","guid":{"rendered":"https:\/\/fevas.org\/guk-ere-bai-uliazpi\/"},"modified":"2025-02-17T08:52:20","modified_gmt":"2025-02-17T08:52:20","slug":"guk-ere-bai-uliazpi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/fevas.org\/eu\/guk-ere-bai-uliazpi\/","title":{"rendered":"\u201cGuk ere bai\u201d, Uliazpi"},"content":{"rendered":"
\u201cInklusioa ereiten\u201d epigrafean, kide diren elkarteek gauzatutako jardunbide egokiak bildu ditu FEVASek, elkarte mugimenduak eta urritasunen bat duten pertsonek gizarte inklusiboagoa eraikitzeko izan duten eginkizun erabakigarriari balioa emateko. Esperientzia eraldatzaile horietako bat Uliazpiren<\/a> \u201cGUK ERE BAI\u201d da.<\/p>\n Ekimen horien bidez, Uliazpik erakusten du adimen urritasuna eta laguntza premia handiak dituzten pertsonek boluntario gisa ere ekarpenak egin ditzaketela beren komunitatearen garapenean. \u201cEta askoz hobeto, gainera, ekarpen hori pertsonek beren plan pertsonaletan aurreikusten dituzten ametsekin eta lehentasunekin lotuta badago\u201d, argitu du Pako Mendizabal Uliazpiko Koordinatzaile Psikopedagogikoak.<\/p>\n Hori kontuan hartuta, Uliazpi zentroa erabiltzaileek boluntariotzako eta komunitate ekarpeneko hainbat jardueratan parte hartzea sustatzen ari da, hauetan, besteak beste: udaletxe bateko eta okindegi bateko materialak birziklatzea eta kentzea; taberna bateko terrazako mahaiak prestatzea eta beste zeregin sinple batzuk egitea; elikagaien bankuan produktuak biltzea eta sailkatzea; hipika batean zaldiak garbitzen laguntzea; egoitzan dauden adinekoak bisitatzea; auzo bateko baratze komunitarioan, enpresa bateko negutegian edo bizilagun baten usategian laguntzea; musika abesbatza batean parte hartzea egoitzetara edo eskoletara bisitak eginez; eta nekazaritza eskola bateko landareak azokako postu batean saltzea.<\/p>\n Rafael Ruiz de Garibaik, abesbatzan abesten duen pertsonetako batek, jardunbide horren balioaren testigantza ematen du: \u201cAbestea gustatzen zait, jendearekin hitz egitea, jatorra izatea eta abesbatzako jendearekin ongi konpontzea. Asko gara jada, eta hainbat tokitara joaten gara kantatzera. Emanaldiak eta musika gustatzen zaizkit\u201d.<\/p>\n GUK ERE BAI, zailtasun larriak eta laguntza premia handiak dituzten pertsonak ere beraien komunitatean presente egon daitezkeela eta parte hartu eta lagun dezaketela erakusten duen adibidea da.<\/p>\n <\/p>\nArgazkiak: Uiazpi<\/strong><\/span><\/h4>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"