Asteazken honetan, azaroaren 17an, FEVASek adimen edo garapen urritasuna duten pertsonek parte hartzeko beste ate bat ireki du, Gure ahotsa<\/em> batzordea sortuz. Batzorde horretako kideak Carlos Rueda eta Elisa Lopez de Bri\u00f1as (Apdema), Jose Villar (Futubide), Carlos Alonso (Gaude) eta Federico Gil (Gorabide) dira. Espazio hori aurrerapausoa da elkarte mugimendu osoa pertsona horien eskubideen, ahalduntzearen, auto-ordezkaritzaren eta herritartasun osoaren alde egiten ari den bidean. Ekimen honen bitartez, FEVASek aurrera egin nahi du pertsona horiek bere jardueran eta Plena inclusi\u00f3n Espa\u00f1ak bultzatutako proiektuetan sartzeko.<\/p>\nOnline<\/em> formatuan egin zen lehenengo bileran, Valeria Garcia-Landarte FEVASeko zuzendariak \u201cerakundeak hasiera honekin duen ilusioa\u201d azpimarratu zuen, eta kideei eskerrak eman zizkien beren inplikazioagatik, denboragatik eta ahaleginagatik. Taldeko kide guztiek bat egiten dute gogo bizi horrekin, Carlos Ruedak adierazten zuen bezala, \u201cnahi duguna defendatzeko, entzuteko, ezagutzeko eta gehiago baloratzeko\u201d baliagarria izango dela uste dutelako.<\/p>\nBatzorde horren helburuak, sortzeko arrazoiak eta funtzionamenduari buruzko beste alderdi batzuk ezagutu ondoren, taldea lehen akordio batekin estreinatu zen: \u201cGure ahotsa\u201d izena hartzea. Hitz horiek oso ondo laburbiltzen dituzte foro horren esanahia eta sentimendua: adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen beharren, kezken eta nahien bozgorailu izatea.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n