Maiatzaren 28ko hauteskundeen esparruan, FEVASek, bere kide diren 13 erakundeekin (Apnabi-Autismo Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apdema, Atzegi, Donostiako Goyeneche Fundazioa, Usoa Fundazioa, Futubide, Gaude, Gautena, Gertuan Fundazioa, Gorabide eta Uliazpi) lankidetzan, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen hiru topaketa programatu ditu alderdi politiko nagusietako ordezkariekin.<\/p>\n
Topaketak egun hauetan egingo dira:<\/p>\n
-Maiatzak 5, Donostiako Kursaalen.<\/p>\n
-Maiatzak 9, Bilboko Itsasmuseumean.<\/p>\n
-Maiatzak 16, Gasteizko Artium Museoko Auditorioan.<\/p>\n
Ekitaldi horietan familia eta profesional batzuek ere hartuko dute parte. Gure elkarte-mugimenduak dei egin die gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten bost alderdi politikoetako Ahaldun nagusigaiei.<\/p>\n
Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonei ikusgaitasuna emateaz gain, FEVASek eztabaida-gunea ireki nahi du topaketa horien bidez, zuzenean eragiten dieten gaietan alderdi bakoitzak dituen lehentasunak zuzenean ezagutzeko eta eskaerak aurkezteko aukera izan dezaten.<\/p>\n
Horrela, hezkuntza, kultura, osasuna, enplegua edo irisgarritasuna bezalako arlo heterogeneoetako aldarrikapen bateratuak adosteko, erakunde batzuek agintari politikoei helarazi beharreko mezuetan sakontzeko lantalde espezifikoak antolatu dituzte.<\/p>\n
FEVAS elkarte-sarearen iritziz, horrelako ekimenak garrantzitsuak dira adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen autoordezkaritzan aurrera egiten eta pertsona horien inklusioan eta herritartasun osoan urratsak ematen laguntzen dutelako.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n