{"id":12959,"date":"2024-09-05T13:46:28","date_gmt":"2024-09-05T13:46:28","guid":{"rendered":"https:\/\/fevas.org\/fevas-aplaude-la-exencion-en-la-tarifa-de-transporte-para-acompanantes-de-las-personas-con-discapacidad-intelectual\/"},"modified":"2024-09-09T08:06:18","modified_gmt":"2024-09-09T08:06:18","slug":"fevas-aplaude-la-exencion-en-la-tarifa-de-transporte-para-acompanantes-de-las-personas-con-discapacidad-intelectual","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/fevas.org\/eu\/fevas-aplaude-la-exencion-en-la-tarifa-de-transporte-para-acompanantes-de-las-personas-con-discapacidad-intelectual\/","title":{"rendered":"FEVASek txalotu egin du adimen-desgaitasuna duten pertsonen laguntzaileentzako garraioaren tarifan ezarritako salbuespena"},"content":{"rendered":"
Escuchar<\/span><\/span><\/span><\/span><\/a><\/div>

FEVASek positibotzat jo du adimen-desgaitasuna duten pertsonei garraio publikoan egiten dituzten joan-etorrietan laguntza ematen dieten laguntzaileentzako hartutako neurri hori. Elkarte-mugimenduak Administrazioari egin diogun aldarrikapen bat izan den neurriak kolektibo horren mugikortasuna eta autonomia pertsonala bultzatzen ditu, eta gizarteratzen laguntzen du.<\/p>\n

Ekimen horren bidez, eskubide-eredua indartzen da, \u201cDesgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioarekin\u201d bat etorriz, berariaz jasotzen baititu oinarrizko eskubideak, hala nola irisgarritasuna; modu independentean bizitzeko eta komunitatean murgiltzeko eskubidea; bai eta mugikortasun pertsonalerako eskubidea ere.<\/p>\n

Bestalde, laguntzailearen txartelaren doakotasunak arindu egiten du adimen-desgaitasuna duten pertsonek eta haien familiek eguneroko bizitzan euren gain hartzen duten gainkostu ekonomikoa. Garraioari dagokionez, eta \u201cEspainiako garraiobideen irisgarritasunari buruzko azterlan integrala\u201d (2018) izenekoaren arabera, desgaitasuna duten pertsonen %\u00a015,7k irisgarritasun-oztopoak ditu arlo horretan, arrazoi ekonomikoengatik.<\/p>\n

Salbuespen horrek adimen-desgaitasuna duten pertsonen autonomia errazten du, pertsona horietako askok laguntza pertsonalak behar baitituzte arlo horretan. Orientatzeko, garraio-titulua erosteko eta erabiltzeko, informazioa ulertzeko eta interpretatzeko eta ustekabeko egoerei erantzuteko zailtasunak direla-eta, beharrezkoa da lagun egite pertsonal hori.<\/p>\n

Dagoeneko hiru Lurraldeetan onartu den neurria funtsezkoa da inguruneak adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzat dituen oztopoak murrizteko eta haien eskubideak babesteko.<\/p>\n

Informazio gehiago:<\/p>\n