FEVASeko ordezkariak Bego\u00f1a Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin bildu ziren atzo, hezkuntza eredu inklusiboa indartuko duten ekintzetan eta estrategietan sakontzeko. Topaketan, urte honetarako lehenetsi beharreko laneko ardatzak aurkeztu ziren.<\/p>\n
Laneko gune horretan, FEVASen aldetik Josean Idoetak (presidentea), Valeria Garc\u00eda-Landartek (zuzendari-gerentea) eta hezkuntza-zerbitzuak eskaintzen dituzten lau erakunde kideetako zuzendaritzek hartu zuten parte: Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Apnabi-Autismo Bizkaia eta Gautena. Sailaren aldetik, Bego\u00f1a Pedrosa, Luc\u00eda Torrealday (Hezkuntza Politiketako sailburuordea) eta Mikel Juaristi (Aniztasunerako eta Inklusiorako zuzendaria) izan ziren.<\/p>\n
FEVASek nabarmendu zuen lankidetza hori funtsezko zutabea dela eredu inklusiboa indartzeko eta adimen-desgaitasuna, Autismoaren Espektroko Nahasmenduak eta Garun-paralisia dituzten ikasleen eskubideak bermatzeko. Gainera, bileran, 2025erako laneko zenbait ildo partekatu ziren, besteak beste: araudiaren hedapena, gizartearen sentsibilizazioa, hezkuntza komunitatearen prestakuntza, familien parte hartzea eta eragileen arteko koordinazioa.<\/p>\n
FEVASek modu positiboan baloratzen ditu elkarrizketarako eta lankidetzarako espazio horiek, funtsezkoak baitira hezkuntza inklusiboagorantz aurrera egiteko eta ikasle guztientzako etorkizuneko aukerak sustatzeko.<\/p>\n
Argazkiaren egilea: Eusko Jaurlaritza<\/strong><\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<\/p>\n