Salamancako Unibertsitateko Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutuak (INICO) antolatutako Desgaitasuna duten Pertsonei buruzko Nazioarteko XII. Ikerketa Jardunaldi Zientifikoak hartu ditu Salamancak martxoaren 12an, 13an eta 14an. \u201cGizarte inklusiboaren eraikuntza\u201d izeneko edizio honetan, FEVAS Plena Inclusi\u00f3n gure elkarte-mugimenduko profesionalek hartu dute parte, aurrez aurre zein online<\/em> formatuan. Foro hau aukera bikaina da esperientzia berritzaileenak ezagutzeko eta partekatzeko, eta pertsona guztientzako gizarte inklusiboagoa eraikitzera bideratutako ereduak eta estrategiak indartzeko.<\/p>\nJardunaldi horiek, besteak beste, helburu hauek zituzten: Hezkuntzaren, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren arloan lan egiten eta ikertzen duten profesionalei irekitako diziplina anitzeko topagune eta eztabaida-foroa eskaintzea; Desgaitasunaren arloko ezagutza zientifikoan eta berrikuntzetan egindako aurrerapenak zabaltzea; eta Ikerketa zorrotzaren eta ebidentzietan oinarritutako jardunbide profesional eta antolakuntzakoen garapena eta transferentzia sustatzea.<\/p>\n
Landutako funtsezko gaiak<\/strong><\/p>\nEkitaldi horretan, hainbat erakundek euren ikerketak aurkeztu dituzte, eta euren ekimen berritzaileenak azaldu dituzte funtsezko eremu hauetan: irisgarritasun unibertsala; zahartze aktiboa; hezkuntza, lan eta gizarte inklusiorako estrategiak; etika eta erantzukizun profesionala; erakundearen kudeaketa eta errendimendua; eta zentroetako eta zerbitzuetako laguntza sistemak. Ezagutza partekatu zuten erakundeen artean, APNABI Autismo Bizkaiak \u201cAPNABIn zahartzeari eta autismoari buruzko ezagutza sortzen: berrikuspen bat (2018-2024)\u201d posterra aurkeztu zuen, eta Gipuzkoako Autismo-Gautena elkarteak, bi esku-hartze izan zituen: \u201cJokabideari laguntzeko plan positiboen ebaluazioa ikasgela egonkorretan\u201d eta \u201cProfesionalen zeregina laguntzak ematean\u201d.<\/p>\n
FEVASek jardunaldi horietan parte hartu ohi du, funtsezko espaziotzat jotzen baititu desgaitasunaren arloko azken aurrerapenak ezagutzeko, beste erakunde batzuekin esperientziak partekatzeko eta arreta eta antolaketa eredu hobeak ezartzen aurrera egiten laguntzen duten gai garrantzitsuei buruz hausnartzeko.<\/p>\n
\u00a0Argazkia: INICO<\/strong><\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<\/p>\n