{"id":15120,"date":"2025-09-24T10:22:09","date_gmt":"2025-09-24T10:22:09","guid":{"rendered":"https:\/\/fevas.org\/el-60-de-las-personas-con-discapacidad-intelectual-no-entiende-las-noticias\/"},"modified":"2025-09-24T12:41:00","modified_gmt":"2025-09-24T12:41:00","slug":"el-60-de-las-personas-con-discapacidad-intelectual-no-entiende-las-noticias","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/fevas.org\/eu\/el-60-de-las-personas-con-discapacidad-intelectual-no-entiende-las-noticias\/","title":{"rendered":"Adimen-desgaitasuna duten pertsonen % 60ak ez ditu albisteak ulertzen"},"content":{"rendered":"
Plena inclusi\u00f3nek egindako ikerketa baten arabera, adimen-desgaitasuna duten hamar pertsonatik seik ez dituzte albisteak ulertzen. Emaitzak \u201cAdimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako sarbidea: urratutako eskubidea<\/em>\u201d online mintegian aurkeztu ziren. Ikerketa, adimen-desgaitasuna zuten 300 pertsonak, horietatik 45 Euskadikoak, erantzun zioten inkesta batean oinarritu zen.<\/p>\n Aurkezpenean, Plena inclusi\u00f3nen komunikazio-taldeko Ferm\u00edn N\u00fa\u00f1ezek eta Antonio Hinojosak azterlanak ematen dituen datu esanguratsuenetako batzuk nabarmendu zituzten: Inkestan parte hartu zuten pertsonek informaziorako irisgarritasuna hobetzeko hainbat neurri ere proposatu zituzten. Besteak beste, azalpenak hizkera errazagoarekin, astiro hitz egingo duten aurkezleak, albiste laburragoak edo argazki eta bideoetan oinarritutako laburpenak dituztenak, marrazkiak eta piktogramak dituzten edukien elaborazioa, eta informazioa ulertzen lagunduko dieten pertsonak izatea.<\/p>\n Mintegian, gainera, Antonio Fern\u00e1ndez kazetari eta Plena Inclusi\u00f3n Andaluciako presidentea, 20 Minutos<\/em>eko Melisa Tuya eta Servimedia<\/em>ko Jos\u00e9 Manuel Gonz\u00e1lez Huesa izan ziren. Guztiek adimen-desgaitasuna duten pertsonek informaziorako duten eskubidea erabiltzeko dituzten zailtasunei buruzko gogoeta egin zuten, eta bat etorri ziren konponbideak bilatzeko premian.<\/p>\n Melisa Tuyak bere hitzaldian azpimarratu zuenez \u201cadimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako eskubidea urratzen jarraitzen da, irakurketa erraza bermatzeko beharrezkoak diren egokitzapenek talka egiten dutelako egungo kazetaritzaren abiadurarekin eta berehalakotasunarekin\u201d. Adimen artifiziala irisgarritasunean aurrera egiteko tresna baliagarria izan daitekeela gaineratu zuen.<\/p>\n Bestalde, Jos\u00e9 Manuel Gonz\u00e1lezek aitortu zuenez, aurrerapenak lortu diren arren, oraindik sentsibilitate eta ezagutza falta daude kazetaritzaren lanbidean. \u201cDesgaitasuna duten pertsonen informaziorako eskubidea sustatu behar da, eta, aldi berean, desinformazioari eta esamesei aurre egin\u201d, adierazi zuen. Ildo beretik, Antonio Fernandezek eskubide hori pertsona guztientzat bermatuko duen Estatu itun handia eskatu zuen.<\/p>\n Ondorio gisa, adituek adierazi zuten beharrezkoa dela kazetariei irisgarritasunari eta desgaitasunari buruzko prestakuntza espezifikoa ematea, eduki horiek etorkizuneko profesionalen unibertsitate-prestakuntzan txertatzea eta kazetaritzari eta desgaitasunari buruzko kongresu espezializatu bat antolatzea.<\/p>\n Azterlan eta mintegi horrekin, Plena inclusi\u00f3n Espa\u00f1ak indartu egiten du adimen-desgaitasuna duten pertsonen informaziorako eskubidea erabat bermatuta egongo den kazetaritza irisgarriago eta inklusiboagoarekin duen konpromisoa.<\/p>\n Informazio gehiago<\/a><\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":" <\/p>\n
\n\u2022 Adimen-desgaitasuna duten 10 pertsonatik 9k informatuta egon nahi dute.
\n\u2022 %\u00a060ak dio ez dituela albisteak ulertzen.
\n\u2022 Informatzeko gogokoen dituzten kanalak telebista eta Internet dira.
\n\u2022 Ulermen faltaren arrazoiak hitz zailen erabilera, hitz egiteko azkartasuna, jarraitzeko zaila den informazioaren ugaritasuna eta irudiak bezalako laguntza bisualen falta dira.
\n\u2022 Gehien interesatzen zaizkien gaiak hiriaren edo auzoaren inguruko informazioa, kultura eta ikuskizunak eta gai sozialak dira.<\/p>\n