{"id":15382,"date":"2025-12-01T07:56:44","date_gmt":"2025-12-01T07:56:44","guid":{"rendered":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion-2\/"},"modified":"2025-12-01T14:30:18","modified_gmt":"2025-12-01T14:30:18","slug":"el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/fevas.org\/eu\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion-2\/","title":{"rendered":"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d"},"content":{"rendered":"
Escuchar<\/span><\/span><\/span><\/span><\/a><\/div>

Bego\u00f1a Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua<\/strong><\/p>\n

Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak eskaintzea, sakontasunean eta egonkortasunean irabazten jarraitu ahal izateko.<\/strong><\/span><\/p>\n

Hezkuntza arloko gero eta testuinguru konplexuagoan, nola ari da txertatzen adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmenduak eta garun-paralisia dituzten ikasleengan oinarritutako ikuspegia hezkuntza-politiketan?<\/strong><\/span><\/p>\n

Gure hezkuntza-sisteman, ikasleengan oinarritutako ikuspegia da gure ekintza osoaren ardatz nagusia. Hori da gure politiken oinarria, eta oso nabarmen islatzen da adimen-desgaitasuna, AEN edo garuneko paralisia duten ikasleei buruz hitz egiten dugunean. Ikuspegi hori hezkuntza sistemaren bihotzaren parte da, baita Euskadiko eskola ulertzeko moduaren parte ere.<\/p>\n

Hezkuntzaren Euskal Legeak, 17\/2023 Legeak, ekitatea, bikaintasuna, inklusioa eta gizarte kohesioa ardatz hartuta bultzatzen du hezkuntza sistemaren eraldaketa. Eusko Jaurlaritzak eta nik neuk, sailburu gisa, prozesu hori gidatzeko eta ikasle guztientzako ongizatea eta hezkuntzako erantzun inklusibo onenak ziurtatzeko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako, arauaren garapen bat eta plan estrategikoak ditugu, eta horien artean hezkuntza sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari erantzuteko 78\/2024 Dekretua nabarmentzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleei zuzendua.<\/p>\n

Dekretu horrek oso esparru etiko argian jartzen du aniztasunari eman beharreko erantzuna: giza duintasuna, desberdintasunen aitorpena, pertsona zaurgarrienen babesa eta irisgarritasuneko eta ikaskuntzako oinarrizko baldintzak bermatzeko erantzukizuna. Helburua irisgarritasun unibertsala bermatzen duten kalitatezko hezkuntza-eredu ekitatiboak garatzea da, beren antolaketan, metodologietan eta curriculum-neurrietan egokitzeko gai diren ikastetxeetan, ikasle guztiengana iristeko eta \u201cguztiontzako eskola\u201d kontzeptua errealitate bihurtzeko, hain zuzen.<\/p>\n

Ikastetxeetara egiten diren bisitetan ikusten dugu hori guztia nola gorpuzten den egunerokoan: geletako denborak doitzeko ohitura berriak, estimuluak murrizteko espazioak berrantolatzen dituzten ekipoak, zailtasun gehien dituztenengan pentsatuz euren azalpenak emateko modua berrikusten duten irakasleak. Ni bereziki hunkitzen nau ikasleak beren ikaskideei nola laguntzen dieten azaltzen entzuteak; hor ikusten da aldaketa ere badela kulturala. Gure helburua desgaitasuna duten ikasleak ikasgelako bizitzan egotea, ikasgelan parte hartzea eta ikaskuntzan aurrera egitea da, bakoitza bere erritmoan eta beharrezko laguntzekin.<\/p>\n

Zer aurrerapen nabarmenduko zenituzke desgaitasunen bat duten ikasleen benetako aitorpenean eragina izan duen duela gutxiko arau-diseinuan? Eta ikasle horien familiekiko harremanean?<\/strong><\/span><\/p>\n

Euskadin, aniztasunarekiko arreta ulertzeko moduan benetako aldaketa bultzatzen duen arau-esparrua finkatu dugu. Hezkuntzari buruzko Euskal Legeak erdigunean jartzen ditu ekitatea eta inklusioa, eta aniztasunari erantzuteko dekretu berriak definitzen du nola aplikatu behar diren printzipio horiek eguneroko jardunean. Horrek esan nahi du adimen-desgaitasuna, AEN edo garun-paralisia duten ikasleek \u2013eta laguntza behar duen edozein ikaslek\u2013 eskubidea dutela ingurune irisgarrietan eta ahalik eta normalizatuenetan neurri pertsonalizatuak jasotzeko.<\/p>\n

Aurrerapen garrantzitsuenetako bat da detekzio eta esku-hartze goiztiarra indartzea. Hain zuzen, inplikatutako zerbitzuak hobeto koordinatzeko eta lehenago jarduteko aukera ematen duena. Jarduketa-plan pertsonalizatuek ere protagonismoa hartu dute. Plan horien bidez laguntzak antolatzen dira, helburuak finkatzen dira eta ikasle bakoitzaren bilakaera jarraitzen laguntzen da. Araudiak, gainera, arreta berezia jartzen du ebaluazioaren egokitzapenean, eta hezkuntzako etapen arteko trantsizioetan ere bai: Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara edo Bigarren Hezkuntzatik beste etapa batzuetarako aldaketetan hobeto laguntzea da helburua.<\/p>\n

Familiek funtsezko lekua dute prozesu horretan: erabaki garrantzitsuetan parte hartzen dute, funtsezko informazioa ematen dute eta hezkuntza-erantzunaren eraikuntzaren parte dira. Bilera askotan jakinarazten digute entzunak sentitzen direnean dena hobeto dabilela, eta hori asko baloratzen dugu.<\/p>\n

Zer baliabide eta neurri bultzatzen ari dira ikastetxeetan adimen-desgaitasuna, AEN eta garun-paralisia duten ikasleentzako laguntzak bermatzeko?<\/strong><\/span><\/p>\n

Laguntza-sarea laster abiatzen da eta eskolatze osoan zehar laguntzen du. 13\/2016 Dekretuan jasotako eta hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arteko lankidetzan garatutako arreta goiztiarraren ereduak laguntzen du egoera asko sei urte bete aurretik detektatzen. Familiei eta ikastetxeei dagokienez, diagnostiko goiztiar horrek lan doituagoa eta lasaiagoa egiteko aukerak zabaltzen zaizkie.<\/p>\n

Hortik aurrera, hezkuntzako etapa guztietan ikaskuntzak eta parte-hartzea errazten dituzten neurriak jartzen dira abian. Ikastetxearen antolaketan, ikasgelaren dinamikan eta curriculumean eragina duten erabakiez ari gara hizketan. Kontua da begirada aldatzea: ikasleak beste modu batera taldekatzea, modu eskuragarriagoan azalpenak ematea, erritmoak doitzea eta irizpide malguagoekin ebaluatzea egoerak hala eskatzen duenean. Neurri horien helburua ikasleen eskolatzea, iraupena eta parte-hartzea ekitate-baldintzetan bermatzea da.<\/p>\n

Neurri horiekin batera laguntzak daude, hau da, erabaki horiek praktikan funtzionatzea ahalbidetzen duten baliabide pertsonalak, materialak eta komunitarioak. Ikasgelako eguneroko bizitzako neurri eta laguntza unibertsalak eta espezifikoagoak konbinatzen ditugu. Konplexutasun handiko egoera zehatzetan, ikastetxe espezifikoetan eskolatzeak oso laguntza intentsiboak eta bereziki egokitutako inguruneak eskuratzea errazten du.<\/p>\n

Gainera, sare horri eusten dioten profil profesionalak erabakigarriak dira: pedagogia terapeutiko eta entzumen nahiz hizkuntza irakasleak, hezkuntza-laguntzarako espezialistak, langile ibiltariak, fisioterapeutak, terapeuta okupazionalak eta zeinu-hizkuntzako interpreteak, besteak beste. Talde horiek ikasleei laguntzen diete, irakasleak orientatzen dituzte eta familiei segurtasuna transmititzen diete. Profesional horiekin hitz egiten duzunean, oso oinarrizkoa den zerbait gogorarazten dizute: irakasleei ondo lagundu gabe ezinezkoa da ikasleei ondo laguntzea.<\/p>\n

Gainera, hezkuntza ikuskaritza, baliabide espezializatuko zentroak eta ospitaleratze egoeretarako, tratamendu luzeetarako edo behar terapeutikoetarako dispositiboak ditugu. Eta ingurune komunitarioko erakundeekin lan egiten dugu, inklusioa ikasgelatik kanpo ere eraikitzen delako.<\/p>\n

Une honetan, ikastetxe bakoitzak ezagutu eta erabili behar dituen neurri unibertsal, osagarri eta intentsiboak xehetasun handiagoz deskribatzen dituen arau-garapena borobiltzen ari gara. Helburua da argitasun handiagoa eskaintzea eta erantzunak hobeto oinarrituta egotea. Edozein ikastetxe handik edo txikik, hirikok edo landakok, zein tresna dituen argi eta zehatz jakin dezan nahi dugu.<\/p>\n

Zeintzuk dira Hezkuntza Aniztasunerako eta Inklusiorako Zuzendaritzaren erronka nagusiak benetako inklusioa lortzeko?<\/strong><\/span><\/p>\n

Hezkuntza Aniztasunerako eta Inklusiorako Zuzendaritza sortu da lan hori guztia antolatzeko, indartzeko eta koherentzia emateko. Erronka nagusia da inklusioa ikastetxeetan erabakiak hartzeko moduaren oinarrian egotea, jarduera puntualetatik harago. Horretarako, laguntza, laneko ildo argiak eta denboran eutsiko dioten egiturak behar dira.<\/p>\n

Erronka argienetako bat irakasleen prestakuntza da. Ikastetxeetan batzuetan egoera jakin batzuen aurrean gainezka egin duten konpromiso handiko profesionalak aurkitzen ditugu. Oztopoak identifikatzeko tresnak, euren jardunbidea egokitzeko baliabideak eta zalantzak nahiz ikaskuntzak partekatzeko espazioak behar dituzte. Zuzendaritza prestakuntza- eta laguntza-ekintzak bultzatzen ari da, zeregin hori eramangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin, eta edukiak eskuratzeko eta ikasitakoa adierazteko hainbat modu eskaintzen laguntzen duten Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioak ere txertatzen ditu.<\/p>\n

Laneko beste ardatz bat hezkuntza-inklusioa garatzeko zentro espezifiko bat abian jartzea da. Ikastetxe horrek erreferentzia gisa jardungo du ikastetxeentzat, ezagutza sortuko du, egiteko modu berriak probatuko ditu eta dagoeneko martxan daudenak ebaluatzen lagunduko du. FEVAS bezalako erakundeekin, laguntza zerbitzuekin eta hezkuntza komunitateekin harreman estuan egingo du lan. Aldi berean, Zuzendaritzak akordioak bultzatzen ditu unibertsitateekin, irakasleen ikerketa, hasierako prestakuntza eta etengabeko prestakuntza ikastetxeen benetako premiekin hobeto lerrokatzeko.<\/p>\n

Era berean, profil espezializatuen \u2013pedagogia terapeutiko, entzumen nahiz hizkuntza irakasleak, orientazio irakasleak, irakasle aholkulariak\u2013 gaitasunak eguneratuta edukitzea erronka bat da, funtsezko zeregina baitute aholkularitzan eta irakasle-taldeekiko lankidetzan. Gainera, familiek asko baloratzen dituzten alderdiak zaintzen ditugu, hala nola, konfidentzialtasuna eta ikasleen informazioaren erabilera egokia. Jardunbide onak zabaltzen laguntzen ari gara, eta euskal hezkuntza-sisteman eskola inklusiboak nola eboluzionatzen duen hobeto ezagutzeko aukera emango diguten azterlanak bultzatzen ere bai.<\/p>\n

Azken batean, erronka da ikastetxe askotan dagoeneko presente dagoen inklusio-kulturari eustea eta hura zabaltzea, eta tresnak, laguntzak eta egitura ematea, sakontasuna eta egonkortasuna irabaz ditzan. Hori da Zuzendaritzaren zeregina: hezkuntza-sistema bera bere egiten hasi den aldaketari laguntzea, ordenatzea eta bultzada ematea.<\/p>\n

FEVASekiko lankidetza funtsezkoa izan da. Zer balio ematen diozu harreman horri?<\/strong><\/span><\/p>\n

Hezkuntza Sailak bilera sistematikoak egiten ditu FEVASekin, garatu beharreko gai orokorrak ez ezik, sortzen diren leku bakoitzeko egoerak eta gaiak aztertzeko. Familiekiko eta haien erakundeekiko etengabeko elkarrizketa-eredu horretan ikasten, enpatizatzen eta hobekuntzak eta eraldaketak garatzen ari gara inklusioaren eremuan. Lankidetza hori funtsezkoa da irtenbide adostuak eta kontrastatuak emateko.<\/p>\n

 <\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"

<\/p>\n

Escuchar<\/span><\/span><\/span><\/span><\/a><\/div>\n
Bego\u00f1a Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak eskaintzea, sakontasunean eta egonkortasunean irabazten jarraitu ahal izateko.<\/div>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":15388,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[81],"tags":[],"class_list":["post-15382","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-hezkuntza"],"acf":[],"yoast_head":"\n\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d | FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi<\/title>\n<meta name=\"description\" content=\"Bego\u00f1a Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak eskaintzea, sakontasunean eta egonkortasunean irabazten jarraitu ahal izateko.\" \/>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d | FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bego\u00f1a Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak eskaintzea, sakontasunean eta egonkortasunean irabazten jarraitu ahal izateko.\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2025-12-01T07:56:44+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2025-12-01T14:30:18+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/fevas.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Agenda-Page-6.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"6912\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"3456\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"Comunicacion FEVAS\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"Comunicacion FEVAS\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"6 minutes\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/\"},\"author\":{\"name\":\"Comunicacion FEVAS\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/person\/f019920861119ca0b48233f93a8030a2\"},\"headline\":\"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d\",\"datePublished\":\"2025-12-01T07:56:44+00:00\",\"dateModified\":\"2025-12-01T14:30:18+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/\"},\"wordCount\":1182,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#organization\"},\"articleSection\":[\"Hezkuntza\"],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/\",\"url\":\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/\",\"name\":\"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d | FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#website\"},\"datePublished\":\"2025-12-01T07:56:44+00:00\",\"dateModified\":\"2025-12-01T14:30:18+00:00\",\"description\":\"Bego\u00f1a Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak eskaintzea, sakontasunean eta egonkortasunean irabazten jarraitu ahal izateko.\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Inicio\",\"item\":\"https:\/\/fevas.org\/eu\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Educaci\u00f3n\",\"item\":\"https:\/\/fevas.org\/category\/educacion\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#website\",\"url\":\"https:\/\/fevas.org\/\",\"name\":\"FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi\",\"description\":\"Somos una asociaci\u00f3n de entidades que trabaja por los derechos de las personas con discapacidad intelectual o del desarrollo y de sus familias\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/fevas.org\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":\"required name=search_term_string\"}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#organization\",\"name\":\"FEVAS\",\"url\":\"https:\/\/fevas.org\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/logo\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/fevas.org\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/fevas-logo.png\",\"contentUrl\":\"https:\/\/fevas.org\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/fevas-logo.png\",\"width\":193,\"height\":162,\"caption\":\"FEVAS\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/logo\/image\/\"}},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/person\/f019920861119ca0b48233f93a8030a2\",\"name\":\"Comunicacion FEVAS\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/person\/image\/\",\"url\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/60b2743f933f48ec5b628cd266d67d38cf811de5a5d8b5c2e17f6cdd60aade91?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/60b2743f933f48ec5b628cd266d67d38cf811de5a5d8b5c2e17f6cdd60aade91?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"Comunicacion FEVAS\"},\"url\":\"https:\/\/fevas.org\/eu\/author\/comunicacion\/\"}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d | FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi","description":"Bego\u00f1a Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak eskaintzea, sakontasunean eta egonkortasunean irabazten jarraitu ahal izateko.","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d | FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi","og_description":"Bego\u00f1a Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak eskaintzea, sakontasunean eta egonkortasunean irabazten jarraitu ahal izateko.","og_url":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/","og_site_name":"FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi","article_published_time":"2025-12-01T07:56:44+00:00","article_modified_time":"2025-12-01T14:30:18+00:00","og_image":[{"width":6912,"height":3456,"url":"https:\/\/fevas.org\/wp-content\/uploads\/2025\/12\/Agenda-Page-6.jpg","type":"image\/jpeg"}],"author":"Comunicacion FEVAS","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"Comunicacion FEVAS","Est. reading time":"6 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/"},"author":{"name":"Comunicacion FEVAS","@id":"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/person\/f019920861119ca0b48233f93a8030a2"},"headline":"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d","datePublished":"2025-12-01T07:56:44+00:00","dateModified":"2025-12-01T14:30:18+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/"},"wordCount":1182,"publisher":{"@id":"https:\/\/fevas.org\/#organization"},"articleSection":["Hezkuntza"],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/","url":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/","name":"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d | FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi","isPartOf":{"@id":"https:\/\/fevas.org\/#website"},"datePublished":"2025-12-01T07:56:44+00:00","dateModified":"2025-12-01T14:30:18+00:00","description":"Bego\u00f1a Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua. Elkarrizketa honetan Hezkuntza Sailburuak azaldu du hezkuntza inklusiboari lotuta zein erronka dituen sailak. Azpimarra nagusia inklusioaren kulturari eustearen eta zabaltzearen garrantzian jarrita dago. Ildo horretan, adierazi du beharrezkoa dela inklusio-ereduari tresnak, laguntzak eta egiturak eskaintzea, sakontasunean eta egonkortasunean irabazten jarraitu ahal izateko.","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/fevas.org\/el-desafio-es-sostener-y-ampliar-una-cultura-de-inclusion\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Inicio","item":"https:\/\/fevas.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Educaci\u00f3n","item":"https:\/\/fevas.org\/category\/educacion\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"\u201cInklusioaren kulturari eustea eta zabaltzea da erronka\u201d"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/fevas.org\/#website","url":"https:\/\/fevas.org\/","name":"FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi","description":"Somos una asociaci\u00f3n de entidades que trabaja por los derechos de las personas con discapacidad intelectual o del desarrollo y de sus familias","publisher":{"@id":"https:\/\/fevas.org\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/fevas.org\/?s={search_term_string}"},"query-input":"required name=search_term_string"}],"inLanguage":"eu-ES"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/fevas.org\/#organization","name":"FEVAS","url":"https:\/\/fevas.org\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/fevas.org\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/fevas-logo.png","contentUrl":"https:\/\/fevas.org\/wp-content\/uploads\/2024\/01\/fevas-logo.png","width":193,"height":162,"caption":"FEVAS"},"image":{"@id":"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/logo\/image\/"}},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/person\/f019920861119ca0b48233f93a8030a2","name":"Comunicacion FEVAS","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/fevas.org\/#\/schema\/person\/image\/","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/60b2743f933f48ec5b628cd266d67d38cf811de5a5d8b5c2e17f6cdd60aade91?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/60b2743f933f48ec5b628cd266d67d38cf811de5a5d8b5c2e17f6cdd60aade91?s=96&d=mm&r=g","caption":"Comunicacion FEVAS"},"url":"https:\/\/fevas.org\/eu\/author\/comunicacion\/"}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15382","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=15382"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15382\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":15411,"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/15382\/revisions\/15411"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/15388"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=15382"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=15382"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/fevas.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=15382"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}