\u00a0\u201c<\/strong>Eta zuk, non hartzen duzu parte? Nire elkarteko parte-hartze guneak\u201d jardunaldiak FEVASeko zazpi erakunde kidetako 60 pertsona inguru bildu zituen esperientziak, iritziak eta hobetzeko proposamenak trukatzeko topaketan.<\/p>\nIa 20 urtez Gorabide, Atzegi, Gaude eta Apdemako autokudetzaileen urteroko topaketak egin ditugu. Denbora horretan, desgaitasuna dutenak protagonismoa hartuz eta euren erakundeetako ordezkaritza- eta parte-hartze gune berrietan sartuz joan dira. Errealitate berri horri erantzuteko, jardunaldi irekiagoari eman diogu bide, eta harekin bat egin dute Aspace Gipuzkoak, Gertuan Fundazioak eta Donostiako Goyeneche Fundazioak.<\/p>\n
Ikuspegi horrekin, Valeria Garc\u00eda-Landarte FEVASeko zuzendariak ireki zuen jardunaldia, desgaitasuna dutenek elkarteak hobetzeko asko dutela azpimarratuz. Gogorarazi zuen parte hartzea Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioan aitortutako eskubidea dela, eta erakundeek hori irisgarritasunaz eta laguntzez bermatu behar dutela, baita gehien behar dituztenentzat ere.<\/p>\n
Ondoren, Atzegik adimen-desgaitasuna duen pertsona batek bere Zuzendaritza Batzordean izandako parte-hartze esperientzia aurkeztu zuen. Gorabidek, bere aldetik, \u201cGogoetatik ekintzara\u201d azaldu zuen, autokudeaketa-taldeak parte-hartze talde bihurtu zituen prozesua.<\/p>\n
Esperientzia horiek \u201cParte-hartzearen zirkuluei\u201d eman zieten bide. Horietan, bertaratutakoek talde txikietan eztabaidatu zuten. Taldeen iritziz, parte hartzea adieraztea, ideiak ekartzea, entzutea eta entzunak izatea da. Ahotsa eta ordezkaritza izatea eta proposamenak praktikara eramatea ere bada.<\/p>\n
Elkarrizketak zailtasunak identifikatzeko ere balio izan zuen; besteak beste, irisgarritasunerako oztopoak, bateraezinak diren ordutegiak eta akonpainamendurik eta laguntzarik ez izatea. Horiek gainditzeko, irakurketa errazeko informazioa, azalpen argiak eta ordutegi egokituak eskatu zituzten, bai eta euren gaitasunen eta eskubideen aitortza handiagoa ere. Entzuteko gune gehiago eta ordezkaritzaren eta parte-hartze politikoaren esparruetan presentzia handiagoa ere eskatu zituzten.<\/p>\n
Topaketa dinamizatu zuen Carlos Alonsok (Gaude) uste du jardunaldiak ideiak partekatzeko eta beste pertsonak ezagutzeko balio izan zuela, eta jende gehiago animatzen du topaketa horietan parte hartzera.<\/p>\n
FEVASek balorazio positibo hori partekatzen du, eta uste du jardunaldiak desgaitasuna duten pertsonek elkarte-bizitzan izan behar duten lidergoa bultzatzeko konpromisoa indartzen duela.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n