Duela denbora gutxi, FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadi barruan dauden erakundeetako boluntarioek beraien III. topaketa ospatu zuten Donostia 2016ko Kulturaren Hiriburua <\/em>gunean. \u201cGizartea gure balioetatik eraikiz\u201d <\/em>goiburupean, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako elkarteetatik etorritako 55 boluntariok, beraien ustez, elkarte mugimenduaren ekintza boluntarioaren gidari izan beharko liratekeen balioei buruzko gogoeta egin zuten elkarren artean; lan horren hasiera, Plena inclusi\u00f3n<\/em> federazioak (lehen FEAPS) urte honetan gauzatu dituen balioen azterketan oinarritutako lana da.<\/p>\nNines L\u00f3pez Fraguas Plena inclusi\u00f3neko<\/em> antolakuntza garapeneko kontsultore eta Etika Batzordeko idazkari teknikoak dinamizatu zuen Topaketa hori. Bertan, boluntarioak identifikatu beharko lituzketen ideal handiak adostu zituzten boluntarioek, eta hiru balio moten artean bereiztu zituzten: etikoak, teknikoak eta sorkuntzakoak. Etikoen artean, koherentziak duen garrantzia aipatu zen, errespetua, berdintasuna, abegikotasuna, elkarrizketa, askatasuna, enpatia, leialtasuna eta konpromisoa bezalako beste hainbat balio elkartzen dituen balio gisa. Balio teknikoei dagokienez, kalitatea, konstantzia, eraginkortasuna eta segurtasuna proposatu zituzten. Eta, azkenik, sorkuntzarekin erlazionatutako balioei dagokienez, pentsamendu kritikoa, talde lana, berrikuntza eta gogoa aukeratu zituzten.<\/p>\nPartaideek adierazi zutenez, elkarren artean erlazionatuta dauden balioen multzo horrek erakunde osoa eta berau osatzen duten pertsona guztiak inplikatu beharko lituzke, erakundeek beraien xedea betetzeko orduan aurrera eraman beharreko estrategia eta jarduketa ildoak bideratu beharko dituzten ezinbesteko printzipio bilakatuz.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n