Joan den asteartean, uztailaren 5ean, Euskal Federazioak, adimen urritasuna duten pertsonei musika hurbiltzeko esperientzia konpartitu zuen, Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sareak antolatutako \u201cPertsonak elkartuz, musikarekin hunkituz\u201d ROCE 2016topaketan. Valeria Garc\u00eda-Landarte FEVAS Plena inclusi\u00f3n Euskadiko zuzendariak, \u201cGizarte alorreko proiektuak musikatik ekinez eta egituratuz\u201d izeneko mahai inguru
\nan hartu zuen parte, Emilio Arag\u00f3n polifazetikoarekin, C\u00e9sar Coca kazetariarekin eta Juanjo Grande musika eta sorkuntza zuzendariarekin.<\/p>\n
Garc\u00eda-Landartek, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aurrera eramaten ari den lankidetzan gauzatu diren musika ekimenen balioa azpimarratu zuen. Hitzarmen horri esker, 2009tik, 600 pertsonak, adimen urritasuna dutenen eta federazioko kide diren erakundeetako laguntzaileen artean, hartu dute parte 14 musika tailerretan eta beste horrenbeste kontzertutan. Bere iritziz, musikak \u201czoriona eta aukera berriak sortzen ditu adimen urritasuna duten pertsonen artean eta gizarte sentsibilizazioa bultzatu du musikarien artean\u201d.<\/p>\n
Topaketa horren barruan, Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoekin batera, adimen urritasuna duten Euskadiko 35 pertsonak parte hartzen duten Soinuen Mosaikoa<\/em> egitasmoa ere aurkeztu zen. Mosaikoa,<\/em> Orkestra Sinfonikoen Espainiako Elkarteak, Plena inclusi\u00f3n Espa\u00f1arekin <\/em>lankidetzan bultzatu duen eta BBVA Fundazioak finantzatu duen ekimena da. Helburua, musikaren eta arte sorkuntzaren bitartez gizarteratzea bultzatzea da. Emilio Arag\u00f3nek idatzi duen musika pieza batean eta Jos\u00e9 Saramagoren \u201cLa flor m\u00e1s grande del mundo\u201d lanean oinarrituta dago. ROCE 2016 topaketan egon zen konposatzaileak berotasun handiz hitz egin zuen lankidetzarako egitasmo horren indar eraldatzaileari buruz.<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<\/p>\n