FEVASek agerian utzi du adimen-desgaitasuna duten pertsonei enplegu publikora iristea eragozten dieten oztopoak ezabatzen jarraitu beharra. Legeak %\u00a02ko erreserba eskatzen duen arren, praktikan eskubide hori urratzen jarraitzen da. Egoera hori eragiten duten arrazoien artean hauek nabarmentzen dira: estereotipo faltsuak, hala nola adimen-desgaitasuna duten pertsonak ez direla lan egiteko gai; pertsona horietako gehienentzat, oraingoz, ezinezkoak diren sartzeko baldintzak eta titulazioak; eta irisgarritasun kognitibo falta deialdietan, gai-zerrendetan, probetan eta espazioetan.<\/p>\n
Batzuetan, diskriminazio horiei gehitzen zaie adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako plazak, betetzen ez badira, beste kupo edo txanda batzuetara (desgaitasunera edo orokorrera) pasatzen direla, eta, beraz, adimen-desgaitasuna duten pertsonen enplegu publikorako soluzioa atzeratuz doa, sakoneko gaiei heldu gabe.<\/p>\n
Testuinguru horretan, FEVASek azpimarratzen duenez, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Konbentzioak, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrak eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeak adimen-desgaitasuna duten pertsonen enplegurako eskubidea bermatzen dute.<\/p>\n
Adimen- edo garapen-desgaitasunaren Euskadiko elkarte-mugimenduarentzat, enplegu publikoa ez da utopia bat, eta, horregatik, enplegu publiko inklusiboa lortzen benetan lagunduko duten jardunbide hobeak aldarrikatzen ditu.<\/p>\n
<\/p>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"
<\/p>\n