Zer egiten dugu?

Adimen- edo garapen-desgaitasuna
duten pertsonen eta haien familien
eskubideen defentsa
Gure lanaren funtsezko parte bat adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideak sustatzea eta defendatzea da. Horretarako, hau egiten dugu:
- Gizarte-politiken eta desgaitasunarekin erlazionatutako araudiaren jarraipena eta azterketa.
- Gizarte-politikak eta araudia hobetzeko ekarpenak eta proposamenak.
- Parte hartzea foro instituzionaletan:
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseilua
- Gizarteratzeko Euskal Kontseilua
- Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua (ISEK)
- Boluntariotzaren Euskal Kontseilua
- Elkarrizketa Zibilerako Euskadiko Mahaia
- Elkarrizketa Zibilerako Bizkaiko Mahai
- Elkarrizketa Zibilerako Gipuzkoako Mahaia
- Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen errealitatea gizarteari hurbiltzen diogu, ekintza hauen bidez:
- Inguruko eragileak hainbat gairi buruz prestatu eta sentsibilizatu: adimen- edo garapen-desgaitasuna, eskola inklusiboaren eredua, irisgarritasun kognitiboa…
- Argitalpenak.
- Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen topaketa autonomikoak.
- Argitalpenak Irakurketa Errazean.
- Promoción de talleres de música con la Euskadiko Orkestra.
- Parte hartzea Autonomia Erkidegoko eta Estatuko autoordezkaritzako taldeetan.

Erakundearen garapena
Gure elkarte-mugimenduak kalitate goreneko zerbitzuak eskaini nahi ditu adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona bakoitzak bere bizi-proiektua gauzatu ahal izan dezan. Horregatik, hainbat eremutan egiten ditugu ekintzak:
- Erabateko Kalitate Ereduan.
- Berrikuntzan.
- Prestakuntzan.
- Erantzukizun sozialean.
- Etikan.

Sareko lana FEVAS Plena inclusión Euskadiko
kide diren erakundeekin eta
Hirugarren Sektoreko sareekin
Erakundeen arteko lana eta koordinazioa funtsezkoa da gure xedea gauzatzeko eta kolektiboaren eskubideen defentsan aurrera egiteko. Lan-ildo horretan, ekintza hauek egiten ditugu:
- Kide diren erakundeetako profesionalek osatutako batzordeen eta lantaldeen koordinazioa.
- Estrategien koordinazioa eta ekintzen garapena Hirugarren Sektoreko beste sare batzuekin: Plena inclusión, EDEKA eta Sareen Sarea.
- Estatu mailako programen kudeaketan elkartutako erakundeei laguntza: IMSERSO Oporrak eta Plena inclusión Konfederazioaren eta ONCE Fundazioaren arteko Inbertsio-programa (PIR).