Skip links

Adimen- edo garapen-desgaitasuna

FEVAS Plena Inclusión Euskadik bere gain hartzen du AAIDDren, Adimen- eta Garapen-Desgaitasunen Amerikako Elkartearen, adimen-desgaitasunaren definizioa.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonek mugak dituzte adimen arloko funtzionamenduan eta eguneroko bizitzako jardueretan. Beste pertsona batzuei baino gehiago kostatzen zaie hainbat egoeratan ikastea, ulertzea eta komunikatzea. Zailtasunak izan ditzakete etxeko lanak egiteko, beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko edo dirua administratzeko.

Adimen-desgaitasuna pertsonaren araberakoa da, baita bere inguruko traben edo oztopoen araberakoa ere. Ingurunea inklusiboa eta irisgarria bada, adimen-desgaitasuna duten pertsonek zailtasun gutxiago dituzte moldatzeko.

Adimen-desgaitasuna, oro har, iraunkorra da, hau da, bizitza osorako, eta eragin handia du pertsonaren eta haren familiaren bizitzan.

Garrantzitsua da adieraztea:

Adimen-desgaitasun mota asko eta horietarako arrazoi desberdinak daude

Batzuk jaio aurretik sortzen dira, beste batzuk erditzean eta beste batzuk haurtzaroko gaixotasun larri baten ondorioz, baina beti 22 urte bete baino lehen.

2021ean, AAIDDk eguneratu egin zuen adimen-desgaitasunaren definizioa. Definizio berri horrek zenbait ideia indartzen ditu:

Garapen-desgaitasuna

Garapen-desgaitasunek baldintza hauek barne-hartzen dituzte:

Inguruabar horiek guztiek adimen-desgaitasuna duten pertsonei ematen zaizkienen antzeko laguntzak eskatzen dituzte.

Gehiago jakiteko

Adimen-desgaitasuna.
Javier Tamarit

Miguel Ángel Verdugorekin hitz egin dugu desgaitasun intelektualaren definizio berriari buruz.





    Ver Política de privacidad

    Skip to content