adimen-desgaitasuna duten pertsonen
enplegu publikorako eskubidea sustatzeko.
Horretarako, lankidetzan aritu gara Eusko Jaurlaritzarekin,
Aldundiekin, udal batzuekin
eta Euskal Osasun Sistemarekin.
Administrazioak adimen-desgaitasuna duten pertsonen errealitatea eta premiak
kontuan hartzeko egin dugu lan,
adibidez, irakurketa erraza.
Elkarteen esperientzia
Atzegi, Apdema, Apnabi-Autismo Bizkaia eta Gaude
administrazioarekin lankidetzan aritu dira,
eta plazetara aurkeztu diren pertsonei ere lagundu diete.
Laguntza hori, batez ere, honetan oinarritu da:
-Izapideekin laguntzea.
-Prestakuntza antolatzea.
-Materialak irakurketa errazera egokitzea.
-Lanpostuan sartzeko prozesuan laguntzea.
Ekintza horiek oso modu desberdinean finantzatzen dira,
adibidez, kuotekin, dohaintzekin edo
adimen-desgaitasuna duten pertsonen prestakuntzarekin zerikusia duten
programa jakin batzuei ematen zaien diru-laguntzekin.
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak funtzio publikoan sartzea beharrezko urratsa zen, zuzenbidez eta ekitatez. Hori dela eta, FEVASentzat eta hura osatzen duten erakundeentzat, enplegu publikoa sustatzea eta prozesu horretan hautagaiei laguntzea lehentasuna izan da azken urteotan. Horrela, eta Euskadin adimen-desgaitasuna duten pertsonak enplegu publikoan sartzen direla bermatzeko, azpimarratzekoa da gure elkarte-mugimenduak EAEko hainbat administrazio publikorekin lankidetzarako izan duen ildoa eta desgaitasunaren arloko beste erakunde batzuekin batera egindako lana, horien artean EHLABErekin (desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea).
Bide horretan, administrazioarekin hitz egitea funtsezkoa izan da. Hala, lankidetzan aritu gara Eusko Jaurlaritzarekin (adimen-desgaitasuna duten pertsonen enplegu publikorako sarbidea sustatzeko jarduketa-ildoak), hiru lurralde historikoetako Foru Aldundiekin, Osakidetzarekin (Euskal Osasun Zerbitzua) eta EAEko hiru hiriburuetako udalekin. Hori guztia, alderdi hauek kontuan hartzeko: profilak adimen-desgaitasuna duten pertsonen errealitatera egokitzea; informazioa eta gai-zerrendak Irakurketa Errazean eskaintzeko beharra; probetan parte hartzen duten langileak sentsibilizatzea; lanpostuan behar den laguntza ematea, etab.
Elkarteen esperientzia
Elkarteetatik egindakoari dagokionez, Atzegik (Gipuzkoa) positibotzat jo du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin izan duen lankidetza. Oraingoz, adimen-desgaitasuna duten 51 pertsonari lagundu die prozesu horietan. Bestalde, Apdemak (Araba) adierazi du lan handia egin duela Arabako Foru Aldundiarekin bere lehen LEP espezifikoa antolatzen, eta 50 hautagai prestatu dituela horretarako. Aurretik, 8 pertsonari eman zien laguntza Estatuko Administrazio Orokorraren deialdietan.
Bizkaiari dagokionez, Apnabi-Autismo Bizkaia, Estatuko Administrazioaren lehen LEParekin hasi zen hautagaiei zuzendutako prestakuntza-ekintzak antolatzen; Bizkaiko Foru Aldundiak irekitako biekin jarraitu du, eta, orain, Osakidetzakoan murgilduta dago; 120 pertsona baino gehiagori lagundu die bide horretan. Bestalde, Gaude elkarteak 90 pertsona baino gehiago lagundu ditu zazpi deialditan: Estatuko lau, Bizkaiko bi eta Bilboko Udaleko bat. Probintzia horretan, esanguratsuak dira erakundeek sinatutako bi hitzarmen: bata Aldundiarekin eta bestea Bilboko Udalarekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko lau elkarte horiek, oro har, izapideak kudeatzen, probak prestatzen (teorikoak, praktikoak eta euskarazkoak), materialak irakurketa errazera egokitzen, eta abar laguntzen diete oposiziogileei. Euskadin, bereziki zaintzen da plaza lortu duten pertsonak lanpostuan sartzeko prozesua, eta laguntza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako ECA Programaren (Enplegu lagundua) bidez ematen da.
Enplegu publikoarekin erlazionatutako ekintzetarako, finantzaketa askotarikoa da: prestakuntza-kuotak, dohaintzak edo programa espezifikoak, Inserta, besteak beste.
Ibilbide horren ondoren, FEVASek azpimarratu du beharrezkoa dela Administrazio Publikoarekin eta inguruko beste eragile garrantzitsu batzuekin aliantzak sendotzen jarraitzea, eskubide hori berme guztiekin bete dadin.
ESTEKA INTERESGARRIAK
FEVAS PLENA INCLUSIÓN EUSKADI
FEVAS AHONDA EN EL EMPLEO PÚBLICO DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL (2021)
GIPUZKOA (ATZEGI)
INFORMACIÓN SOBRE LA CONVOCATORIA DE LA DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA
INFORMACIÓN SOBRE LOS CURSOS DE FORMACIÓN ORGANIZADOS DESDE ATZEGI
REPORTAJE EN NOTICIAS DE GIPUZKOA
ECO EN LOS MEDIOS DE COMUNICACIÓN DESPUÉS DEL EXAMEN
INFORMACIÓN SOBRE LA CONVOCATORIA ESTATAL
ARABA (APDEMA)
48 PERSONAS USUARIAS DE APDEMA PARTICIPAN EN LA OPE FORAL (2022)
65 PLAZAS PARA PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL EN LAS NUEVAS OPES DE OSAKIDETZA (2022)
LOS CURSOS DE PREPARACIÓN DE OPES DE APDEMA EN RADIO VITORIA (2022)
FORMACIÓN ACCESIBLE PARA UNA INCLUSIÓN LABORAL REAL (2022)
BIZKAIA (APNABI- AUTISMO BIZKAIA Y GAUDE)
APNABI LAN ARRANCA EL CURSO DE PREPARACIÓN PARA LA OPE DE LA DIPUTACIÓN FORAL CON 60 PERSONAS (2021)