Skip links

Gardentasunaren ataria

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen arabera, FEVAS Plena inclusión-en aldian-aldian eta eguneratuta argitaratzen dugu gure proiektu eta jardueren gardentasuna bermatzeko garrantzitsua den informazioa.

Gardentasunaren atari horren informazioa 2026ko martxoaren 26a berrikusi da.

FEVAS Plena inclusión Euskadi 1980ko azaroaren 18an sortu zen.
Euskadiko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, FDRPA/5 zenbakiarekin.
2023tik Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Erroldan inskribatuta dago

Erakundeari eta antolamenduari buruzko informazioa

  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien duintasuna eta eskubideak defendatzea, eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
  • Adimen-desgaitasuna duen pertsonarekiko jarrera sozial positiboak sustatzea.
  • Adimen-desgaitasunaren arazoei buruzko azterketa, informazioa eta zabalkundea sustatzea.
  • Adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei ematen zaizkien zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntza sustatzea.
  • Erakunde kideen arteko loturak indartzea, harremanak izateko eta dagozkien jarduerei buruzko informazioa trukatzeko.
  • Bere kideak ordezkatzea, bere eskumenen esparruan adimen-desgaitasunean eragina duten arazoekin zerikusia izan dezaketen organismo publikoen, erakunde pribatuen eta pertsona fisiko eta juridikoen aurrean.
  • Zuzenean edo zeharka Elkartearen xedea eta helburuak betetzen lagun dezakeen edo adimen-desgaitasuna duten pertsonen edo haien familien onerako izan daitekeen beste edozein.

Organigrama

Zuzendaritza Batzordea

Enpresa Zientziak ikasi zituen. Enplegu-zentro Berezien zuzendaritzan eta Enpresa- Kudeaketan espezializatu da.
2007tik Espainian eta Mexikon ezarrita dagoen eta desgaitasuna duten pertsonak laneratzea bilatzen duen SOLTRA, SL enpresa taldeko zuzendari nagusia da.

2006tik Atzegi elkarteko presidentea da, eta 2021aren amaieratik FEVAS Plena Inclusión Euskadiko presidentea eta Plena Inclusión Batzordeko kidea.

Gainera, beste erantzukizun batzuk ere baditu, besteak beste, Gureak-eko presidentea, Leongo Merkataritza Ganberako kidea, eta Gertuan Fundazioko, GIF Fundazioko (Gureak Inklusio Fundazioa) eta KUTXA Fundazioko patronoa.

Gaur egun, FEVAS Plena Inclusión Euskadiko presidenteordea da. Era berean, Gorabideko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Lantegi Batuak Fundazioko Patronatuko presidenteordea da.

Aurretik beste ardura batzuk ere izan ditu, besteak beste, Gorabideko presidentzia, Lantegi Batuak Fundazioaren presidentzia eta Futubide Fundazioaren Patronatuko
kide. Kargu horiek 2010. eta 2019. urteen artean bete zituen.

Arlo akademikoan, ingeniaria da prestakuntzaz, eta energia, ekipamendu elektriko eta elektronikoaren sektoreetako enpresa-proiektuen zuzendaritzan gauzatu du bere ibilbide profesionala.

Desgaitasuna duen Gaude elkarteko neska gazte baten aita da.

Bere ibilbide profesionala kulturaren arloan gauzatu du, Labayru Fundazioan, eta ondoren Bizkaiko Foru Aldundian. 1990etik erretiroa hartu zuen arte egin zuen bertan lan.

Gaude elkarteko presidentea izan da, eta gaur egun Zuzendaritza Batzordeko kide eta FEVAS Plena Inclusión Euskadiko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria da.

Autismoa eta adimen-desgaitasuna dituen gazte baten aita da.

Gautenako (Gipuzkoako Autismo Elkartea) Zuzendaritza Batzordeko kide da duela hamabost urte baino gehiagotik, eta 2022an erakundeko presidente hautatu zuten. 2025etik AUTADI-Autismo Euskadiko presidenteordea da.

Historian lizentziaduna da UNEDen eta Historia Garaikidean doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean.

BATZOKIDEAK

Prestakuntza tekniko-ekonomikoa du eta teknologiaren eta finantza-kudeaketaren arloan egin du lan.

Betidanik erakutsi du sentsibilitate berezia adimen-desgaitasunaren eremuarekiko.
Apdemari lotuta egon da (adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko Arabako elkartea), lehenik bazkide laguntzaile gisa eta, ondoren, Zuzendaritza Batzordeko kide gisa, eta bertan mahaikide eta diruzain karguak bete ditu. Gaur egun elkarteko presidentea da.

Era berean, USOA Fundazioaren Patronatuko kide da.

Informazio Zientzietan lizentziatua (Kazetaritzako espezialitatea) Euskal Herriko Unibertsitatean eta komunikazio estrategikoko aholkularia. Halaber, komunikazioaren arloko eskolak eman ditu unibertsitateko zenbait masterretan.

Autismoa duen gazte baten aita da.

2005etik APNABI-Autismo Bizkaia elkarteko presidentea da, eta 2025etik AUTADI- Autismo Euskadi elkarteko presidentea. Era berean, BBK Banku Fundazioaren patronoa da.

Garuneko paralisia duen pertsona baten aita da.

Langile autonomoa izan da 1980tik erretiroa hartu zuen arte.

Aspace Bizkaiako bazkidea da duela 40 urtetik. 2015etik hainbat kargu izan ditu Zuzendaritza Batzordean, kide izatetik elkarteko presidentea izatera. Gaur egun Aspace Bizkaiako presidenteordea da.

Idazkaritzan eta Administrazioan trebatuta dago, baita Irakasletzan ere, Haur Hezkuntzako espezialitatearekin. Hogeita hamar urtez urrutiko hezkuntza-zentro bateko zuzendari izan da, eta ibilbide luzea egin du hezkuntzaren eta antolamenduaren arloan.

Garun paralisia duen emakume baten ama da, eta esperientzia horrek sakon markatu du bere konpromiso pertsonala eta soziala.

Aspace Gipuzkoako Zuzendaritza Batzordeko kide da duela 29 urtetik, eta, duela hiru urtetik erakundeko presidentzia hartu du, garun paralisia duten pertsonen eta haien familien alde modu aktiboan lan eginez.

Industria Ingeniaria, Antolaketako espezialitatean, Nafarroako Unibertsitatean.

Bere ibilbide profesional guztia GUREAKi lotuta egon da, eta erantzukizuneko hainbat kargu izan ditu bertan. 2018tik Zuzendari Nagusiaren funtzioa hartzen du.

Gainera, EHLABEko, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteko eta Donostiako Goyeneche Fundazioko presidentea da.
GUREAK Inklusio Fundazioaren patronoa ere bada.

Gizarte-langilea da, eta adimen-desgaitasuna duen pertsona baten ahizpa/arreba.

2016tik, Gorabide Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

2020an, Futubide Fundazioko Patronatuan sartu zen, eta bertako presidentea da 2022tik. Ordutik, FEVAS eta Liber (erabakiak hartzen laguntzeko erakundeen elkartea) erakundeetako Administrazio Kontseiluetako kidea ere bada.

Zuzendaritza-Gerentzia

Humanitateetan lizentziatua ‐ Nafarroako Unibertsitatea, 2001.

Aisiaren Kudeaketako Masterra, Kultura Kudeaketako espezialitatea - Deustuko Unibertsitatea, 2004.

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluko eta Gizarteratzeko Euskal Kontseiluko kidea.

Sareen Sareko Zuzendaritza Batzordeko eta EDEKAko Batzorde Betearazleko kidea.

Plena inclusión-eko Gerenteen Taldeko kidea.

Lanbide-esperientzia: FEVAS Plena inclusión Euskadiri lotua 2009tik.

Ekonomiari eta aurrekontuei buruzko informazioa

Dirulaguntzak, kontratuak eta hitzarmenak

Aurrekontuak

Urteko kontuak

Auditoretza-txostenak

Erakundeko arduradunen ordainsariak

Zuzendaritza Batzordeko kideek ez dute inolako ordainsaririk jasotzen beren eginkizunak betetzeagatik; borondatezko jarduera da.

2026ko ordainsari gordina: 49.949,48

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content