Adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako elkartea gara

Home » Sin categoría » FEVASen “Ikasleen eskubideak eskola inklusiboan. Egin bat erronkarekin” Gida berria

FEVASen “Ikasleen eskubideak eskola inklusiboan. Egin bat erronkarekin” Gida berria

Irakurketa erraza
FEVASek gida bat argitaratu du irakasleak

umeen eta nerabeen eskubideen inguruan sentsibilizatzeko.

Eskubideetan oinarrituta heztea oso garrantzitsua da,

elkartasuna, errespetua, berdintasuna eta justizia

sustatzen dituelako.

 

Irakasleek eskubide horiek ezagutu behar dituzte

ikasle guztiek ikasi ahal izango duten

Egin bat erronkarekin bildumaren barruan, “Ikasleen eskubideak eskola inklusiboan” gida berria argitaratu dugu. Bertan, eskubideen arloan jartzen dugu arreta, hezkuntzaren elementu eraldatzaile gisa.
Pernan Goñik ilustratutako dokumentuak, eskubideen ikuspegitik hezteak zeharkako ardatz gisa, pertsona erdian jartzea, dimentsio etikoa onartzea eta eredu inklusiboarekin bat datozen duintasuna, elkartasuna, errespetua, ekitatea eta justizia bezalako balioak sustatzea eskatzen duela azpimarratzen du.
Oinarrizko ideia horrekin, gidak atal hauek biltzen ditu: eskubideen ikuspegiak hezkuntza eraldatzen du; hiru mugarri eskubideen historian; hezkuntza-jardunbide inklusiboak gidatzeko eskubideak; eta, azkenik, hezkuntza-arloko esku-hartzearen eskubide-esparrua.
Ekimen horren bitartez, ikasle guztiek ikasteko eta pertsona gisa hazteko eskubide eta aukera berberak izango dituzten eskola inklusiboagoa eraiki nahi dugu.

Ikusi gida hemen

 

Share

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies