Adimen edo garapen urritasuna duten pertsonen eta beraien familien eskubideen alde lan egiten duten erakundeek osatutako federazioa gara

Home » inicio » “Bigarren Hezkuntza eta adimen urritasuna Euskadin”

“Bigarren Hezkuntza eta adimen urritasuna Euskadin”

Porta de la publicación de la investigación de secundaria

“Bigarren Hezkuntza eta adimen urritasuna Euskadin”

liburua argitaratu da.

FEVASek egindako azterlana da,

Deustuko Unibertsitatearekin batera.

Informazioa eskuratzeko elkarrizketak egin zaizkie familiei,

profesionalei eta adimen urritasuna duten ikasleei.

 

Azterlanak, adimen urritasuna duten

eta bigarren hezkuntzan ari diren ikasleen egoera aztertzen du.

Hezkuntzan hobetzeko eta hezkuntza inklusiboa lortzeko

proposamenak ere egiten ditu.

Hobekuntzarako proposamenak proposatzen dira7 arlotan.

 

FEVASen iritziz azterlana oso garrantzitsua da,

eta hezkuntza arloko inklusioan aurrera egiten jarraitu behar da,

pertsona guztiek eskubide berberak izateko.

Estudio secundaria

Izenburu horrekin kaleratu berri da FEVAS Plena inclusión Euskadik, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, gauzatu duen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan adimen eta garapen urritasuna duten ikasleen bigarren hezkuntzako inklusioa lantzen duen azterlana. Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Pedro Arrupe Institutuak argitaratu duen dokumentuaren egileak Delfín Montero (Deustuko Unibertsitatea), Eguzkiñe Etxabe (FEVAS eta APNABI-Autismo Bizkaia) eta Ana Luisa López (une honetan Euskal Herriko Unibertsitatean) dira.

Azterlanaren helburua maila horretan hezkuntzak duen kalitatearen funtsezko elementuak aztertzea eta, horietan oinarrituta, hezkuntza sisteman sartu beharreko orientazioak proposatzea zen, hezkuntza arloko inklusioan aurrera egin ahal izateko. Senideei, profesionalei eta adimen urritasuna duten ikasleei 204 elkarrizketa sakon egin ondoren, hobetu beharreko alderdiak hauteman ziren 7 alorretan: ikastetxeko giroan; erreferentziazko profesionalean; lankidetzan oinarritutako ikasketa pertsonalizatuan; ikaslearen hezkuntza programa pertsonalizatuaren plangintzan; ikastetxearen eta familien arteko komunikazioan eta lankidetzan; kanpoko elkarteekin izan beharreko koordinazioan; eta baliabideetan.

Hobekuntzarako proposamenen artean, hauek azpimarratu behar dira: ikastetxeen hezkuntzaren fokua ikaslearen “ikasketarako ibilbideetara” egokitu beharra; berdinen arteko laguntza naturalak sustatzea; ikasleen hezkuntza prozesuan erreferentziazko profesionalaren soslaia diseinatzea, haien eskubideak bermatuko dituen figura bilaka dadin; partaidetzan oinarritutako ikasketa garatuko duten metodologiak antolatzea; zuzendaritza taldeen lidergoa sustatzea; eta ikastetxearen, familien eta ikasleen arteko komunikazio eta lankidetza protokoloak diseinatzea. Horrez gain, beste ardatz batzuk ere azpimarratzen dira, sentsibilizazioa eta elkarte egituraren eta hezkuntza alorreko administrazioaren arteko aliantzak sortzearen balioa, besteak beste.

FEVAS Plena inclusión Euskadiren iritziz, azterlan horrek eskubideak barneratuko dituzten eta desberdintasuna errespetatuko duten herritarren oinarriak finkatzen lagunduko duen hezkuntza eredu inklusiboetara aurrera egiten jarraitu beharra azpimarratzen du.

 

Azterlana eskuragai dago FEVAS Plena inclusión Euskadiren webgunean eta Deusto argitalpenetan

 

 

FacebookTwitter

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies