Skip links

Eusko Jaurlaritzak desgaitasunen bat duten pertsonen justiziarako sarbidea hobetuko du plan aitzindari baten bidez

Eusko Jaurlaritzak plan bat onartu du
desgaitasuna duten pertsonen justiziarako sarbidea hobetzeko.
Plan hori egiten FEVASek
eta beste erakunde eta instituzio batzuek hartu dute parte.

Plan hori 2027. urtera arte luzatuko da,
eta gauzatu beharreko 13 ekintza zehazten ditu.
Ekintza batzuk irisgarritasuna hobetzeko dira,
eta beste batzuk Justiziako profesionalak sentsibilizatzeko.
FEVASek uste du plan horrek balioko duela
adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoa duten pertsonek
Justiziarako duten eskubidean aurrera egiteko.

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako eta berriki onartutako “Desgaitasuna duten Pertsonentzako Justiziarako Sarbiderako Plana 2023-2027” izenekoak hauek osatutako kontraste-taldea izan du prestatzeko orduan: Epailetzako, Fiskaltzako eta Abokatutzako, Prozesadoretza Elkargoetako eta Gizarte Graduatuetako ordezkariak, Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta Eudel, bai eta desgaitasunaren eremuko Hirugarren Sektore Sozialeko hainbat sare ere, horien artean FEVAS Plena Inclusión Euskadi.

Plan hori 2022-2028 Justizia Plan Estrategikoaren barruan dago, eta desgaitasuna duten pertsonek justiziarako sarbidea modu eraginkorrean eta gainerako herritarren baldintza berberetan izango dutela bermatzeko bidean aurrera egitea du helburu. Horretarako, 13 proiektutan zehazten diren 4 ildo estrategiko zehazten ditu: justiziarako sarbidea, egoitza judizialetarako sarbidea, prozeduretarako sarbidea eta ezagutza. Horien artean, batzuk irisgarritasun unibertsala sustatzearekin, figura bideratzailearen garapenarekin eta Justiziako profesionalen prestakuntzarekin eta sentsibilizazioarekin erlazionatuta daude. FEVASek arreta berezia jarri zuen horietan.

FEVAS Plena Inclusión Euskadiren iritziz, Plan hori aurrerapausoa izango da adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideetan, askotan pertsona horien beharrak kontuan hartu ez dituen Justiziaren eremuan.

 Informazio gehiago

Artículos relacionados

FEVASek Osakidetzaren Lehentasunezko OTIari buruzko inkesta bat jarri du abian, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen esperientzia ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak jasotzeko.

FEVASek Gasteizen EDEKAk antolatutako “Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioaren 20 urte: eskubideak aitortzetik benetan baliatzera” jardunaldian parte hartu zuen atzo. Konbentzioak gaur arte ekarri duenaren balantzea egiteko eta egindako aurrerapenei eta oraindik egin gabe dauden erronkei buruz hausnartzeko topaketa

FEVASetik kanpaina hau babesten dugu. Kanpainak aurreiritziei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du, eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonek entzunak izateko eta euren erabakiak hartzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Harpidetu zaitez
gure Newsletterrera

Skip to content